BI HERRI (GAEC) : Argitxu et Estebe OURET

ETXEBERRIGARAIA


T. 05 59 37 06 65 -
64 220 AINCILLE / AINTZILE
Mapan ikusi

IDOKI elkarteari esker, nortasuna eta lekuko laborantzaren geroa azkartzen ditugu gure mozkinen bidez

Bortuan bizitzeak trabak baldin baditu, plazerrak ere baditu : bortuko bizia familiarekin partekatzen dute Argitxu eta Estebe OURET-ek.

Bortuan bizi gira urtean sei hilabetez eta familia osoak jarraitzen du.

Ardi buru beltzekin ari gira, mendiari ongi egokitzen den arraza honi zinez atxikiak gira.
Maiatzean, artaldea Irati alde gainetara eramaiten dugu Kontrasaroko etxolaren inguruetara. Bortuko belar pusa baliatzen dute ardiek eta gasna egun guziz egiten dugu agorrilaren 15 arte. Gure gasna Ixtargi deitzen da.

Azaroan, artaldea iraisten da Aintzilera eta familiako etxaldean umatzen dira.
Egun guziz, alhatzen dira eta etxaldeko belarra eta artoez bazkatzen ditugu. Gasna egiten dugu etxaldean ere.
Esnean hazi bildoskia zuzenean saltzen dugu.

Neguan beherean aurkituko gaituzu eta bestenaz Iratin : maiatzaren 10etik urriaren 30a arte.

Ekoizpenak

Ardi GasnaArdikia
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
  • esne bildoskia
Salguneak

  • Crémerie La Ronde des Fromages kremeria
Etxaldean

Neguan Aintzilen eta bortu-denboran Kontrasaron, maiatzaren 10etik urriaren 30a arte.