BORTHEIRIE Maurice

XIPITEIA


T. 05 59 37 60 53 -
Xipiteia
64 640 HELETTE / HELETA
Mapan ikusi

Jendearen heineko laborantza mota hontan, laboraria gardenki eta zintzoki ibiltzen da bere lan moldetan : leialki jokatu behar du eroslearen etzeko.

Artasun handiarekin lan egiten du Maurice BORTHEIRIE kalitatezko ekoizpena zuzenean eskaintzeko erosleari.

Aitarekin hasi nintzan 1988 urtean, behi esnadun zenbait zituen.
Etxaldeak arrunt lur guti duenez, oilaskoak jarri nituen eta kanpoan hazten ditut.

Egun bateko xitoak errezebitzen ditu, beropean atxikitzen ditut, hamabost bat egunez. Ondotik kanpoan ibiltzen dira hazkurri atxemaiten eta zerealak emaiten dizkiet.

Etxolak eta kanpoko eremuak uzten ditut pausatzen oilasko berriak sartu aitzin. Garbitasun osoz lan egitearekin, ez dut tratamendu egin beharrik.

Oilaskoak libroan kurritzen direnez, lau hilabetetan oilasko haragitsua eta gostuduna ardiesten da.

Oilaskoak nihaurek saltzen ditu zuzenean, jendearekin egoitea ainitz preziatzen dut.

Ekoizpenak

Oilaskoa
  • Etxeko oilaskoa : pikatua edo erretzeko prest.
Etxaldean

aitzinetik hitzartuz