CHARRON Benjamin

CONTOURLOENEA


T. 05 59 55 22 18 - 06 04 07 26 53 -
Posta elektroniko : benjacharron(at)gmail.com
56, Hiribehereko karrika
64 480 USTARITZ / UZTARITZE
Mapan ikusi

Laborantxa baserritarra kalitatezko eta giza heineko etxalde ekoizpen bat, inguramena beiratzen duena.

Laborantxa biologikoan sartua den Ezpeletako biper ekoizpen aktibitate bat berriz hartu du Benjamin Charron-ek.

Laborantxa formakuntza bat egin, hazkuntza etxaldeetan langile gisa bizi izan esperientzietarik landa jadanik Idoki ezagupena zuen Miren Alzuyeta laborariaren aktibitatea berriz hartzeko aukera ukan dut. Haren era berean laborantxa biologikoan lan egiten dut.

Ezpeletako biperraren sormarkak galdegiten duen bezala, « Gorria » etxalde haziekin lan egiten dut. Aintzineko sasoineko biper landareetan bereizi haziekin, Ezpeletako biper landareak nihaurk egiten ditut.

Lan lurren itzulikatzea egiten dut, eta ez dut ez belar-pozoinik , ez mamutx-pozoinik erabiltzen. Belar tzarren kentzea eskuz egiten da.

Biltzeen garaian, eskuz biltzen ditut biperrak ; zabal-zabalik idorrarazten lehenik, ondotik banazka girtoinak kentzen dizkiet, gero labean sartzen ditut. Hola biperrak idortuak dira, ondotik erraustuak, eta azkenik poltsañoetan edo untzi ttipietan bilduak.

Ekoizpenak

Piment d'Espelette bio
  • Ezpeletako biperra sormarkan : biper-errautsa, biper-sokak (laborantza biologikoan)
    Ezpeletako biperrarekin egin ekoizpenak : biper-gelera, biper-purea eta biper-erreximenta.
    Molde ekologikoan eramana.
Etxaldean

Aitzinetik hitzartuz
Bidaltzeak / igortzeak