DOMINI Alain

KAIKU BORDA


T. 05 59 65 65 66 -
Kaiku Borda
64 120 BEYRIE SUR JOYEUSE / MITHIRIÑA
Mapan ikusi

Kalitatea ez doa bat kantitatearekin.

Bere lanbide berria hautatu du Alain Domini-k : artzain bihurtu da, eta ardi gasna biologiko hauta ekoizten du.

Tolosan sortu naiz eta hogoi bat urtez hirian bizi izan naiz. Objektore nintzelarik 1990an baserri mundura hurbildu nintzen. 1993-an lur gabeko artzain soil gisa instalatu nintzen, eta urte bat berantago etxalde huntan berean lanean hasi.

Nere ekoizpena laborantxa biologikoan eremaiten dut.

Belarrean oinarritua den bazkatze sistema bat aintzina eramaiten dut. “Basco-béarnaise” ardiak eta buru beltzak ditut. Egun guziz alhatzen dira eta kanpoan dira alde bat, maiatzetik azaroa arte. Borturat abian niz ekainetik urria arte.

Ardiak eskuz deizten ditut martxotik iraila arte. Egun guziz egiten ditut gasnak kobrezko bertz batean, eta gasnak etxen idorrarazten egurrezko taulen gainean.

Hastapenetik nere artaldearen esne guzia gasnatzen dut, eta ekoizpen guzia nihaurek saltzen dut. Alde bat independentea naiz beraz. Lanbide horren bi alde horiek ditut zinez gogoko.

Erosle bezala erosi nahi nukeen gasna egiten eta saltzen dut.

Ekoizpenak

Fromage de brebis bioViande ovine bio
  • etxeko ardi gasna biologikoa (esne gordinean).
    Zemerona biologikoan, esne sasoinean (martxotik ekaina arte).
    Molde ekologikoan eramanak.
  • Agneaux (février - mai)
Salguneak

Etxaldean

Egun guziz, 8:00-20:00 (maiatzetik abendua arte)