Uhaldea bortuko etxalde ttipia da. Bankan, Haira oihanaren alde gainean kokatzen da etxaldea 625 metroko goratasunean.
Xabi zurgina da formakuntzaz, bainan betitanik jakin du aitamen segida hartuko zuela etxaldean, laborantxan gustua baitu ttipidanik. 2020-an hartu du preseski etxaldearen segida.
Bortuko etxalde hunek, 7 hektara pentze eta 20 hektara oihan ditu. Leku aproposa 30 bat ardi buru beltz eta dozena bat euskal xerri hazteko!
Ardiak kanpoan dira urte osoan. Neguan, etxaldeko belarra eta soroak jaten dituzte gehigarri gisa.
KINTOA xerriak ere osoki kanpoan dira. Sasoinean ezkurra eta gaztaina atzamaiten dute etxaldeko oihanetan. Guttienez 12 hilabetez hazten ditu eta 150 kilo baino gehiago egiten dutenean baizik ez dira hiltegirat eremanak.
Bere aitamek bezala lehen, Xabik haragia sukaldatzen du eta kontserbetan emaiten. Xarkuteria eta haragi gazitua ere proposatzen ditu.
- KINTOA xingarra (bederen 18 hilabetez xukatua)
KINTOA haragi freskoa (kartoinean, hutsean emana)
Xarkuteria eta haragi gazitua
- Les Domaines Qui Montent - Soto-epizeria - Baiona
- Etxera ekartzea-BAB : BAB
- Etxera ekartzea-Baigorri : Baigorri
- Etxera ekartzea-Biarnoa : Sauveterre
- Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Cambo les Bains
- Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Saint Jean de Luz
- Etxera ekartzea-Hazparne : Hasparren
- A la ferme