EKIBEGIA (GAEC) : Beñat NEGUELOUA, Peio JAUREGUY, Mikel NEGUELOUA

EKIBEGIA


T. 05 59 37 81 87 - 06 78 76 03 65 -
Posta elektroniko : ekibegia(at)gmail.com
Apetxea
64120 SAINT-JUST-IBARRE / DONAIXTI-IBARRE
Mapan ikusi

Laborantza biologikoari esker, lurra, abereak eta sasoinak errespetatzen ditugu. Kalitate handiko elikagai gostudunak eskaini nahi dauzugu et azure osagarria babestu nahi dugu.

Mikel bere semeari eta Peio Jauregui ilobari, laborantzaren gostua eman die Beñat NEGUELOUAk. Laborantza biologikoa eta salmenta zuzenaren hautua egin dute etxaldeko ekoizpenak balorizatzeko.

Ekoizpen onak eginez, harreman ahalik eta zuzenena sortu nahi dugu jaten dituztenekin.

Gazteak etxaldean plantatu direnetik, laborantza biologikoaren hautua egin dugu eta ardi gasna egiten hasi gira.

Gure ardi buru beltzak egun guziz alhatzen dira kanpoan. Etxaldean egin belarra, artoa eta bihiak emaiten diegu. Ardien bazka hobetzeko, belartegian idortegia jarri dugu.

Behiak berriz bortura igortzen ditugu, sei hilabete pasatzen dituzte Beltxu aldean, Donaixti-Ibarreko mendi aldean. Neguan, behitegitik pazkatzen ditugu belar, luzerna eta arto enzilajearekin.
Aratxekiaren salmenta zuzena 2004 urtean hasi genuen. Biozkaria elkarteko beste behi hazleekin, eskoletako jantokiak hurnitzen ditugu aldizka.

Ahotik beharrira, gure sarea ideki da gure inguruan. Gaur egun, aratxekiaz gain esnean hazi bildots batzu ere zuzenean saltzen ditugu.

Etor zaitez gure ikustera, gure ardi gasna nagusiki etxaldetik saltzen dugu.

Ekoizpenak

Fromage de brebis bioViande bovine bioViande ovine bio
  • Etxeko ardi gasna, bio, Ossau Irati.
  • Aratxekia, bio : 5 kg eta 10kg-tako kartoinetan.
    Behikia, bio : 6 kg eta 10 kg-tako kartoinetan.
    Esnean hazi bildoskia, bio : 7 kg eta 9 kg arteko bildoskia.
    Haragi zatiak airerik gabeko moltsetan emanak dira.
Salguneak

  • Etxera ekartzea-BAB
  • Etxera ekartzea-Donapaule
  • Etxera ekartzea-Xiberoa
  • Etxera ekartzea-Landesak
  • Etxera ekartzea-Hendaia
  • Etxera ekartzea-Garazi
  • A la ferme
Etxaldean

astelehenetik larunbata arte, 8 orenetatik-19tara
Bidaltzeak / igortzeak