2014-ean instalatu zen Txomin Armendaritzeko Mendiko bordan, aitatxi eta amatxiren segida hartuz. Edurne, bere bizilaguna, 2022ean juntatu zaio eta elgarrekin erabaki dute beren ardi buru beltzen esnea baloritzatzea, etxean gasnatuz eta ekoizpen mota desberdinak proposatuz, zemerena eta mamia bezala.
300 ardi buru beltz ditugu, urte osoan etxaldeko inguruetako 24 hektara pentzeetan alhatzeko xantza dutenak. Ahal bezain bat etxeko belhar eta soroekin bazkatzen ditugu. Bazkaren aldetik autonomoak izan nahi ginuke. Preseski, ardi buru beltzekin lan egiteko hautua egin dugu gure ametsa baita, epe motzean, uda mendian pasatzea eta etxolan gasnatzea.
Anartean, gasna egiten ikasi dugu eta biziki kontent gira lehen emaitzetaz. Gure lanaren fruitua laster kontsumitzaileari ezagutaraziko dugu, 2023an salgai emanen baitugu gure lehen ardi gasnak, zemerenak eta mamiak.
◊
Ekoizpenak
◊

- Fromage fermier AOP Ossau Iraty au lait cru, Breuil et lait caillé fermier
◊
Salguneak
◊
- A la ferme
◊
Etxaldean
◊