Ohidura eta berrikuntza artean, ardi esnearekin egindako ESNE LUMA etxe izozkiak sortu dituzte Graxiana eta Pantxika PREDAIGNE-k.
Aita erretretara abiatu denean, etxe izozkiak egiteko ideia landu dut eta izozkiak egiteko transformatze lekua eraiki dut etxaldean.
Amarekin, ardi buru gorriak hazten ditugu. Ardiak egun guziz kanpora ateratzen dira alhatzeko. Belar eta soro, arto eta tritikilaz bazkatzen ditugu. Ardien bazka gehienik etxaldean egina da.
Izozkiak ardi esne freskoarekin egiten ditugu apiriletik uztaila arte. Gure esnearen parte bat baizik ez dugu izozkietan baliatzen, arrestakoa esnetegiari saltzen diogu.
Izozki aroma berriak sortzen ditugu urtero : esne hutsa, banilla, xokolata, oihaneko marrubia, kafea, mertxika. Ez dugu koloratzailerik ez eta aroma artifizialik baliatzen.
Etxeko izozkiak saltzen ditugu Olizetxerria etxaldean eta udako merkatuetan. ESNE LUMA izozkiak, ostatuetako terraza iguzkitsuetan gozatuko dituzu.

- Izozkia etxeko ardi esnearekin eginik. Korneta eta ontzietan
Aromak : hutsa, banilla, xokolata, oihaneko marrubia, eztia eta intzaurra, karamel mardoa, kafea, mertxika.
- Chilhar Jatetxea (Ezpeleta)
- Gamiako jatetxea (Duzunaritze)
- Iratze jatetxea (Donibane Garazi)
- Txitxipapa Jatetxea (Donibane Garazi)
- Pecoits jatetxea (Aintzile)
- La Ruelle jatetxea (Miarritze)
- La Gaïta jatetxea (Baigura, Lekorne)
- Udako merkatua - Donibane Garazi
- A la ferme
- Crémerie Hamalaua (Hasparren)
- Restaurant La Ferme Gourmande (Ossès)