Emilie eta Abenttin 30 « Montbéliard » eta « Jersiairse » arrazako behiekin instalatuak dira Lekornen.
Beren ekoizpen osoa esneki freskoan bestelakatzen dute ( gurina, iogurtak, esnea, esnegaina, gasna xuria, izozkiak).
Beren lurrari, kabaleri eta ingurumenari atxikiak, Emilie eta Abenttinek beren etxaldea laborantxa biologikoan daramate 2009-tik hunat. Pentze eta lur landa guziak pestizida eta ongarri kimikorik gabe kudeatzen dituzte. Behiak aromaterapiarekin ( oligo esentzialak) artatuak dira. 9 hilabetez kanpoan halatzen dute gauez eta egunez Lekorneko gainekaldeetan. Neguan, etxaldeko belar eta soroarekin bazkatuak dira, artoa eta luzerna ere gehitzen dietelarik.
Esnekiak etxaldeak, urte osoan etxaldeko esneki gama zaporetsua proposatzen dautzue : gurina, iogurtak, esnea, esnegaina, gasna xuria, izozkiak , bai eta ere haragi pakete zonbait.
- Esne osoa eta esne gaingabetua (pazteurizatua)
Esnegaina, gurina edo burra,
Gasna xuria eta yogurtak.
Molde ekologikoan eramanak.
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta)
- OTSOKOOP Baiona
- Bidarteko kontsumitzaile taldea (Soro Handia)
- Salmenta zuzena : XIXTROAK.COM
- Etxera ekartzea-BAB : Bayonne.
- Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Espelette, Cambo-les-Bains.
- Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune
- Etxera ekartzea-Hazparne : Tournée de livraisons (autour de Hasparren)
- AMAP Hazparne
- Hemengo (Uztaritze)
- Beñat kremeria