Familiako etxaldean plantatu zen Martin ETCHECOPAR 1975 urtean. Madouce ARAGUAS, bizi laguna aldiz, 1989 urtean. Orain, AGERREGAIA etxaldea Erramun semeak du amarekin joanaraziko.
Irabarneko ordokian kokatzen da gure etxalte ttipia. Hor dira gure behi, xuri eta marroinak, trankilki alhatzen. Montbeliarde arrazako behien esnearen kalitatea ezagüna da.
Behien janariari kasü egiten dügü. Hamar hilabetez osoki kanpoan egoiten dira behiak, gaü eta egün.
Belarra, ardaila eta arto enzilaje amiñi bat ükeiten düe. Bihikiak ükeiten dütüe manjaretan.
Behi gasna egiten dügü 1995-1996 urtetik. Kobrezko bertzean egiten dügü gasnak eta leküan berean ontzen.
2010-ko azken behi esne krisian, deliberatü dügü gure esne gordina xüxenka saltzea. Maule üngürüan, esne boteilak etxetarat ekarten dütügü, baita ere saltegi ttipi eta pastizeria zonbaiti saltzen.


- Behi esne osoa eta gordina
Behi gasna, esne gordinean (500 g, kilo bat).
- Gamm Vert, Sohüta
- Etxera ekartzea-Xiberoa : Chez les particuliers : Mauléon, Garindein, Chéraute, Gotein Libarrenx
- Carrefour Market (Maule)
- Intermarché Sohüta
- GOHETXEA etxe ekoizleen saltegia
- Merkatua - Maule : Neskenegün goizetan, 8tatik eguerdi et'erdi arte.