Etxexuriako Baratzea

Fabien Labrune


T. - 06 70 78 90 07
Posta elektroniko : etxexuriakobaratzea(at)gmail.com
Etxexuria, route d'Amorots
64120 BEGUIOS / BEHAUZE

Idokin izanez, etxe ekoizpenak eta Euskal Herriko etxalde ttipiak defendatzen ditut.

Arbolazaintzaz pasionatua, Fabien-ek 2018-an friutu arbolak landatu ditu, zointan alhatzen diren... antzarak!

Badu aspaldi laborantxak interesatzen nauela, 2018an lanez aldatzea erabaki dut.
 Ez niz laborantxa mundukoa eta arbolazaintzari buruz itzuli naiz. Landare produkzioak gustukoak ditut eta konziente naiz arbolazaintzan diren etxaldeak falta direla Euskal Herrian.
Fruitu ondoak 2018an landatuak izan dira 1.2hektaren gainean, AB zetifikazioa bidean da. Fruitu ondo mota desberdin anitz badira ( sagarrondo, udareondo, gereziondo, mertxikondo, aranondo, marrubiondo, martxuka-gorri ondo, kasis ondo, andere-mahatsondo, arbendolondo batzu, gaztainondo eta urrondo), ahalez tokiko eta rustikoak diren barietateak hautatzen ditut.
Horrez gain antzarak hazten ditut, fruitu ondoen inguruan den belarra jaten dute eta horien gorotzak lurra elikatzen du. Oraikoan hogei aintzara ditut, helburua litaike ehun bat bururen ukaitea.

Fruitu baratzea : Idoki eta bio araudiek dioten bezala kimikorik ez dut erabiltzen. Fruitu ondoen zaintze osoa eskuz egiten dut (moztea, belar kentzea), parasitoen kontako tratamenduak landareekin eginak dira (asun, bahatxuri, iratze..), noiztenka kobrea erabilia da.
Moztea neguan egina da, azken ormak eta gero bai eta ere udan (mozte berdea). Landareekin eginak diren tratamenduak urte osoan eginak dira aroaren arabera. Biodinamia ikasten dut piskanaka, ene baratzeko bioaniztasuna azkartzeko eta parasitoen erregulazio natural baten ukaiteko.
Lilitzea arbendolondoekin hasten da otsailean. Biltzea udaberrian hasten da eta udazkenean bukatzen. Fruituak salduak edo transformatuak dira biltzea eta gero.

Antzarak : Antzarak kanpoan haziak dira. Laku ttipi bat eta aterpe bat badute bainan ez dira sekulan barnean. Udaberrian erruten dute, otsail bukaera eta apiril bukaera artean, ugaltze zikloa eta aroaren arabera. Eme bakotxak 40 arroltze egiten ahal ditu sasoin batean.
Fabienek dio antzarak taldean mugitzen direla eta aski sedentarioak direla : « Zaila da horien mugitzea beste parzela berri batzuetara ! Alta batzutan, belarra berdeago da beste pentzean. Beharko dut artzain-xakur bat hezi »
Elikaduraren aldetik, antzarek biologikoan den belarra eta zereala (arto, gari, garagar) jaten dute. Inguruetako etxalde eta eskualdetik heldu den elikadura da.

Produktuak : Biltzen dituztan fruitu freskoak saltzen ditut nagusiki.
Egiten dituztan erreximent eta jelerak fruituak eta sukrearekin eginak dira bakarrik. Nahi nuke ahalez sukre gutti ezarri ene errezetetan.
Ez dut sukrerik gehitzen ene konpoter, fruituaren sukre naturala baizik ez da.
Antzara arroltzeak bakarka salduak dira. Antzara arroltze batek, bi oilo arroltze balio ditu pizuaren aldetik. Gustuz eta pastizeriaren aldetik piskat desberdina da, gomitatzen zituztet jastatzera !
Antzarakia ere jaten da, hegaztia bezala errea. Ikusiz nola hazten dituztan ene antzarak, haragiak gizen gutti du eta gostuz biziki goxoa da.

Ekoizpenak

Oeufs bioFruits bio
  • Antzara arroltzeak biologikoan (martxotik maiatzera)
    Erretzeko antzara biologikoan.
  • Fruituak: sagarrak, udareak, mertxikak, abrikotak, haranak sasoinaren arabera.
    Fruitu ttipiak: martxuka gorri, andere-mahats, andere-mahats gorri, ahabia.
    Bai eta ere Arbendol (amanda), hur eta gaztainak kantitate ttipian.
Etxaldean

Hitzordua hartuz