THEO SALAMON

AMEZTOIA ETXALDEA


T. - 06 83 99 98 84
Posta elektroniko : salamon.theo(at)gmail.com
Chemin Martindegia
64240 Briscous
Mapan ikusi

Idoki agiantzak, defendatzen ditudan baloreekin bat egiten du: hein ttipiko etxaldeak, tokiko arrazakoak eta arraroak diren kabalentzat kanpoko hazkuntza, eta ekoizpen sanoak eta kalitatezkoak kontsumitzaileentzat.IDOKIk frogatzen du gutti bainan ongi ekoiztuz bere lanetik bizi daitekela!

Komertzio ikasketak egin eta salmentan 3 urtez lanean arizan ondoan, lanbidez aldatzeko hautua egin dut gure lurraldeari balio erantsia ekartzeko xedearekin.

Naturalki hazkuntzaren hautua egin dut. Lehenik ordezkatze zerbitzu batean lan egin dut eta laborantxan plantatzeko gaitasuna eskuratu ondoan, 2019an, Trebatu, laborantzako trebaguneari esker, 250 oilo errulerekin lan egin ahal izan dut Irisarrin. Entsegu horrek, hazkuntzarako egina nuen hautua ona zela baieztatu dit. 2021eko martxoan ene ametsa bete dut Beskoitzeko Ameztoia etxaldea erosiz eta lekuko eta arraroak diren behi eta ardi arrazekin instalatuz.
Nere etxealdeak 27 hektarea ditu. "Rouge du Roussillon" arrazako 60 bat ardi buru ditut. Hazkuntza gutti dira ardi arraza hunekin, alta gustu oneko haragi guria eskaintzen du. Ardiak urte osoan etxaldeko pentzeetan alhatzen dira, behiak bezala.
Pirenaika arrazako 2 behi eta 2 miga ditut, bai eta ere 14 behi bordalesak. Behi arraza hau desagertutzat zen 1960an, eta gaur egun oraino ehun bat baizik ez dira. Harro naiz kalitate haundiko haragi perexiladuna emaiten duen behi arraza hunen begiratzaileetan izaiteaz.
Oilo erruleak ere baditut, 250 orotarat, biologikoan haziak. Behi eta ardiak ere biologikoan urratsetan naiz.
Horrez gain, beti arraza edo mota desberdinen babesteko ideiarekin, 750 arbol fruitudun 71 mota desberdinetakoak landatuko ditut laster, 1.5 hektaretan. Nahiko nukeena da kontsumitzaileak zuzenki jin diten nere fruitu baratzera fruituen biltzera, fruitu bilketaz gain nihauren bai eta ere nere lan moldeen ezagutza egin dezaten.

Ekoizpenak

Oeufs bioBehikiaArdikia
  • Bio arroltzeak
  • Ardikia, freskoan edo sukaldaturik
    Behikia, freskoa edo sukaldaturik
Salguneak

Etxaldean

Hitzordua hartuz