202-an instalatua, Florian Raguenesek bere aitatxiren etxaldea, Harismendia, berriz hartu du. 2019an bere lehen sagarrondoak landatu ondoan, gaur egun bere sagartzeak garatu ditu Senpere, Arbona eta Arrangoitze artean: 7 hektareatan 2.000 sagarrondo baino gehiago landatuak ditu.
Anixa, Marmula edo Gordin Xuria bezalako tokiko eta sagar barietate zaharretaz maitemindua, Florianek berak egiten ditu txertaketak eta Euskal Herriko sagarrekin bakarrik lan egiten du. 2013an egin zituen bere lehen sagarno botoilak, eta geroztik bere pasioa lanbide bilakatu du.
Ssasoinen arabera, lan desberdinak daralatza. Neguan, sagarrondoak inausten ditu, loraldia zaintzen du eta irailetik goiti, sagarrak eskuz biltzen ditu, tinkatu aintzin fruitu onenak hautatzeko. Ondotik, sagar jusak, sagarno apardunak eta lehorrak, baita sagar ozpina ere ekoizten ditu.
Euskal sagardoaren balorazioan engaiatua, Florian Euskal Sagarnoa elkarteko kidea da, eta mugaz gaindiko AOP baten lortzeko lan egiten dute.
Ekoizlearen aholkua: Sagardoa aperitibo gisa nahiz arrainarekin edo behi haragi zati eder batekin dastatzen da!
- Sagar jusak
Sagarno idorrak eta burbuilatuak
Sagar ozpina, naturala edo eztiarekin
- Urruñako merkatua
- Udako merkatua - Sara
- Merkatua - Donibane Lohitzune (ostirala)






gmail.com