Donapaule gizen merkatu famatuan, Alain FOURCADE-ren ahate hazkuntzaren kalitatea ezaguna da.
Familiako etxaldearen jarraikia hartu dut 1994 urtean. Ainitzen gisa Amikuze aldean, artoa egiten dut, behi gorriak eta ahateak hazten ditut. Laborantzan plantatuz geroz, ahate gizenak zuzenean saltzen ditut.
Mulard ahate mota kurutzatu batekin lan egiten dut. Egun bateko ahatettoak errezebitzen ditut eta etxaldean handitzen dira hamalau aste arte, osoki kanpoan. Etxaldeko artoarekin hazten ditut.
Ohi bezala, ahateak arto bihi osoarekin galkatzen ditut.
Ahatekia freskoan saltzen dut, osoa edo pikatua, ahate gibel gizenarekin edo gabe.
Gure lana preziatua da Donapauleko merkatu gizenean, ofizioko edo partikularrenganik.
◊
Ekoizpenak
◊

- Ahatekia osoa edo pikatua (5,500 kg), ahate gibel gizenarekin edo gabe.
Ahate gibel gizena (500g-600g)
◊
Salguneak
◊
- Etxe ekoizleen Eztika denda (Donibane Garazi)
- KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegia
- Merkatua - Donapaule : Bakarrik ahate gizenen merkatuan.
- A la ferme
◊
Etxaldean
◊
Ostiraletan, bakarrik aitzinetik manatuz