Benoît Hamelin & Peio Saüt

Gaec Arhanemendi


T. - 06 76 72 12 44 / 06 52 01 75 61
Posta elektroniko : peio.saut1999(at)gmail.com
281 Arhaneko bidea
64 470 Lacarry / Lakarri
Mapan ikusi

Benoît eta Peio-k IDOKI-n segitu nahi dute, etxe ekoizpen labelak beren baloreak agerian emaiten baititu: etxalde ttipien biziaraztea, salmenta zuzena lehenetsiz, herriarekin eta jendeekin harreman hurbila atxikiz.

Lakarrin, bata bestearen ganik izigarri hurbil diren bi etxaldek aspaldidanik elhgarrekin lan egiteko ohidura zuten. Iragoinegaraia etxaldean, Marie-Claire Leurgorryren segida hartu du 2025ean Benoît Hamelinek, eta Elizabe etxaldean berriz, Peio Saüt-ek bere aitama, Henri eta Monique-n lana segitzeko hautua egin du. Bi etxaldek balio berak partektzen dituzte : laborantxa herrikoia eta etxe ekoizpengintza. Bakotxak bere aldetik segitzeko ordez, Benoît eta Peio-k indarrak batzeko hautua egin dute.

Etxaldeak elkartuz, GAEC Arhanemendi izenarekin aintzina doazte orain.
Artalde bakarra, proiektu bakarra, eta haien haranean erroturiko dinamika amankomuna. Gisa huntan, IDOKI etxe ekoizpen labelean segitzen dute, Basco-Bearnaise ardien esnearekin eta behi haragiarekin.
Ardiak Aspe-ko ibarrerat eramaiten dituzte udan, Saüt familiak aspalditik egiten zuen bezala; eta behiek Bostmendietan iragaiten dute uda, lekuko mendiak ekartzen dituen bazka aberatsak baliatuz.
Ossau-Irat i sormarkako ardi gasnak, bortuko gasna, eta behi haragiaren salmenta zuzena proposatzen segitzen dute.
Beren batasunak erran nahi haundia du: etxalde ttipien geroa segurtatzeko, transmititzeko, batzeko indarra erakusten du bai eta ere laboranxta herrikoia eta beren haraneko dinamika bizirik atxikitzeko modu konkretua dela frogatzen du.

Ekoizpenak

Ardi GasnaBehikia
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
    Bortuko Ossau Irati gasna
  • Ahatxekia eta behikia
    5 kg eta 10 kg-tako haragi kartoinak
Salguneak

  • Etxera ekartzea-BAB
  • Etxera ekartzea-Donapaule
  • Etxera ekartzea-Baigorri
  • Etxera ekartzea-Biarnoa
  • Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune
  • Etxera ekartzea-Xiberoa
  • Etxera ekartzea-Hendaia
  • Etxera ekartzea-Hazparne
  • Etxera ekartzea-Garazi
  • GOHETXEA etxe ekoizleen saltegia
  • Merkatua - Atharratze
Etxaldean

Sur rendez-vous