Pantxo eta Graxi koinatak dira. 2021-ean elkartu dira familiako etxaldearen segida segurtatzeko gisan. Beren xedeetan da etxaldearen biziaraztea, lekukoa beste batzuer pasatu artean.
Aiherran kokatua, Garralda etxaldeak 42 hektarea pentze eta larre ditu. 240 ardi buru gorri ditugu, egun guziz kanpoan alhatzen direnak. Neguan, guhaurk ereiten ditugun arto eta tritikalarekin, bai eta ere belhar eta soroekin bazkatzen ditugu. Kasik osoki autonomoak gira bazkaren aldetik.
Kabalen ongi izaitea gure lehentasunetan da eta uste dugu gure ardiak sanoki joanarazten ditugula.
Pantxo 22 urtez artzain soil ibili da, eta mendian gasnatzen zuen molde berean ekoiztu ditugu 2022-an gure lehen ardi gasnak. Kobrezko bertza bat erabiltzen dugu esnearen berotzeko, eta horri atxikiak gira.
Lana elkarren artean partekatzea erabaki dugu. Biak hartzen gira ardien deizten eta gasna egiten. Plazer hartzen dugu elkarrekin Itxaldea biziaraztea.
- Ossau Iraty sormarkako ardi gasna