GARATEA : Peio ELICEITS

GARATEA


T. 05 59 37 60 38 - 06 86 72 70 14 -
Posta elektroniko : eliceitspeio(at)hotmail.fr
Garatea - EARL ZULHAITZ
64 220 SUHESCUN / SUHUSKUNE
Mapan ikusi

Idokin izanez, nahi dugu azkartu eta biziarazi jende multso baten aspaldiko lana, lekuko eta kanpoko jendeari, Euskal Herriko kalitatezko mozkinak proposatuz eta laborantza iraunkorra beti gogoan atxikiz

Beñat eta Peio ELICEITS aita-semeek GARATEA etxaldea eramaiten dute Suhuskunen.

Aitak eta izebak gasna egin zuten 15 urtez, gelditu aitzin. Laborantzan plantatu nizalarik, lehen bezala, gasna egiteko gogoa nuen. Esnearen parte bat baizik ez dugu gasnatzen etxaldean.

Bortuari zinez atxikiak gira, artalde osoa ardi buru beltzetara pasatzen dugu. Lekuko arraza honek mendiari ongi ihardokitzen du eta Garaziko bortuan lauzpabost hilabete errexki pasatzen ditu.

Bazkatze-moldeak eragin handia du esne kalitatean. Gure ardiak egun guziz alhatzen dira eta etxaldeko belar eta soroekin bazkatzen ditugu. Artoa, tritikala eta luzerna ere ukaiten dute, parte bat etxaldean egina.

Guk egin gasnak, Uharte Garaziko gazitegian ontuak dira.

Ossau Irati sormarka pean saltzen dugu gure ardi gasna, lekuko feira batzuetan eta bereziki etxetik

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Salguneak

  • A la ferme
Etxaldean

igandez salbu, egun guziz, 8:00-12:00 / 14:00-19:00.