Hugo Ballarin

Hugo Ballarin


T. - 0695892323
Posta elektroniko : hugoballarin(at)live.fr
198, eskoletako bidea
64250 Itxassou / Itsasu
Mapan ikusi

Ezpeletako biperrari zure mahaira ongi etorria eginez, urte guzian goza ditzazkezu uda ondarreko usain eta beroak.

2022-an instalatua, Laurence Lastiri nere amaginarrebaren segida hartzeko xantza haundia ukan dut. 2 urtez Ezpeletako biperraz duen jakintza guzia erakutsi dit. Eta nik gogotsu segitzen dut idekitako bidea.

Ezpeletako biperra sormarka pean pusa arazten ditut zazpi mila biper ondo, laborantxa biologikoaren araudiak segituz.
Laborantxa metodo horren printzipioekin bat eginez, ene ekoizpena bi lur sailetan egiten dut itzulikatuz : bata Larresoron da eta bestea Itsasun, Errobi bazterrean.

Urte guziz maiatzean landatzen ditut kanpoan eta biltze arte, arta eta arreta frango galdegiten ditu biperraren ekoizpenak.
Agorriletik eta lehen hormak agertu arte, onduak diren biperrak eskuz bilduak dira.
Berexte eta garbitze xehe baten ondotik, ederrenak soketan josiak dira, besteak usaiari segi, etxe paretetan edo zabal zablik idortuak dira. Naturala eta emeki doan idortze horri esker biperrak bere ura galtzen du emeki. Memento hortan dira biperraren gustu guziak osatzen.
Hilabete bat berantago, biper idortua erraustua da, gustu berezi eta fruituduna duen errauts baten ukaiteko.
Biperarekin prestatutako erreximentak, gelerak eta pureak ere proposatzen ditut.

Ekoizpenak

Etxaldean

Hitzordua hartuz
Bidaltzeak / igortzeak

Colissimo bidez postaz