HURPEAU Vincent

USTE GABEA


T. 05 59 93 93 99 - 06 81 37 16 76 -
Posta elektroniko : hurpeau.vincent(at)neuf.fr
125, Kaminiko patarra
64 250 ESPELETTE / EZPELETA
Mapan ikusi

Etxalde ttipi batean, nere ingurumen soziala eta lekukoaren errespetuan, Ezpeletako biperraren proposatzea baimentzen dit Idokik, Sormarka eta Bio-a osatuz.

Vincent Hurpeau ez da biper artean sortu : bere eskuekin sortu du baratzezaingo aktibitatea.

Nere lan lurrak lantzeko tirriarekin, 1999-an instalatu naiz Ezpeletan, laborantxa erakasle nintzelarik.

Lehen hektarea erosi dut, hunen gainean negutegi bat eraiki, lore landareen ekoizteko eta saltzeko. Garai berean Ezpeletako biperraren ekoizpenean hasi naiz. Alokatzen dituztan bi hektarea lurrei esker lan lurren itzulikatzea segurtatzen dut, laborantxa biologikoaren araudiekin bat izaiteko.

Udaberrian « Gorria » lekuko biperraren haziak ereiten ditut, gero landareak untziz aldatzen ditut, kanpoko lurretan landatzeko ondotik.
Gure lur lanen ongi eremaiteko eguraldia elementu garrantzitsu bat da. Agorriletik eta lehen hormak sartu arte, eskuz bildua da biperra eta naturalki idor arazten dugu hiru astez, gehigarri eta kontserbanterik gabe.

Azken hezetasun ttipia kentzeko biperrak 36 orenez labean sartzen ditut, 50°tan. Biperrak erraustuak dira eta Ezpeletako biperra sormarka pean errauts xehe batean transformatuak.

Ekoizpenak

Piment d'Espelette bio
  • Ezpeletako biperra sormarkan : biper-errautsa, biper-sokak (laborantza biologikoan)
    Ezpeletako biperrarekin egin ekoizpenak : biper-purea.
    Molde ekologikoan eramanak.
Salguneak

Etxaldean

egun guziz primaderan, hitzordua hartuz bestalde.
Bidaltzeak / igortzeak