Ramuntxo et Bixente IBARBURU

Gapelu Xahar Baita etxaldea


T. - 0687884493
Posta elektroniko : mendiari(at)sfr.fr
Ferme Gapelu Xahar Baita, 2785 route de Biriatou
64122 URRUGNE/URRUNA
Mapan ikusi

Idokik laborantxa iraunkorra defendatzeko ahala emaiten digu, kabalen ongizate eta etxe ekoizpenen kalitateak bermatuz, eta kontsumitzailarenganik hurbil egonez.

Harro gaude ingurumena zaintzen eta Euskal Herriko neurri ttipiko etxaldeak defendatzen eta balorizatzen dituen kalitate agiantza baten kide izaiteaz.

Gapelu Xahar Baita etxaldea Urruñan kokatua da, itsasoa eta mendiaren artean, mugatik hurbil.
Lanbide aldaketa baten ondotik, 2016-an denbora osoz instalatu zen Ramuntxo Manex buru gorri esnedun artalde ttipi batekin.
2018-an, Euskal xerriki atelier bat garatu zuen. Xerriak beraiek transformatzen dituzte, bereziki Ramuntxoren amak transmititu errezetekin : Haragi freskoa, terrina (patea) plater sukaldatuak, xarkuteria… eta mozkinak etxaldetik zuzenki saltzen dituzte edo merkatuetarik. AOP Kintoa sailaren kide dira.
Urdeak kanpoan haziak dira Urruñako Kalbarioa mendi mazelean, itsasoari begira. 2 hektareko 3 parketan zabalduak dira, bakoitzak 40 urde biltzen dituelarik.
Hiltzeko momentuan, xerriek 14 eta 19 hilabete artean dituzte, guttienez 100 kg-ko pizua eta kanpoan bakarrik haziak izan dira.
2024ean Bixente semea instalatu da Ramuntxorekin. Gaur egun, 200 buruko artaldea dute, urte osoan kanpoan alhatzen direnak pentze naturaletan. Soro eta belar kantitate aski ekoizten dute artaldea osoki bazkatzeko. Bixenteren heltzearekin, Ossau-Iraty ardi gasnak ekoizten hasi dira.

Zatozte beren mozkinen ezagutzerat etxaldean berean eta bere, salmenta guneetan. Pozik izanen dira beren lan eta baloreak zuekin partekatzerat.

Ekoizpenak

Ardi GasnaXerrikia
  • Ossau-Iraty ardi gasna
  • AOP haragi freskoa 2.5 edo 5kg-ko paketetan , aintzinetik manatuz.
    190 gr-ko Pate, gantxigor, odolki basokiak
    Lukinka, erreki, lomo, saihets hezur urinekoak
    AOP Kintoa xingarra
    Opari kutxak.
Salguneak

Etxaldean

Zatozte gure etxalderat gure ezagutza egiterat astelehenetik larunbaterat arratsaldeko 3etarik 7etarat.