Harro naiz ingurumena zaintzen eta Euskal Herriko neurri ttipiko etxaldeak defendatzen eta balorizatzen dituen kalitate agiantza baten kide izaiteaz.
Nere etxaldea Urruñan kokatua da, itsasoa eta mendiaren artean, mugatik hurbil.
Lanbide aldaketa baten ondotik, 2016-an denbora osoz instalatu nintzen Manex buru gorri esnedun artalde ttipi batekin. Esnea Berria koperatibari saltzen diot. Gaur egun, 200 buruko artaldea dut, urte osoan kanpoan alhatzen direnak nere pentze naturaletan. Soro eta belar kantitate aski ekoizten dut nere artaldea osoki bazkatzeko.
2018-an, Euskal xerriki atelier bat instalatu dut. Nere xerriak nihaurek transformatzen ditut familiatik, eta bereziki nere amak transmititu errezetekin : Haragi freskoa, terrina (patea) plater sukaldatuak, xarkuteria… eta mozkinak etxaldetik zuzenki saltzen ditut edo merkatuetarik. AOP Kintoa sailaren kide naiz.
Nere urdeak kanpoan haziak dira Urruñako Kalbarioa mendi mazelean, itsasoari begira. 2 hektareko 3 parketan zabalduak dira, bakoitzak 40 urde biltzen dituelarik.
Hiltzeko momentuan, xerriek 14 eta 19 hilabete artean dituzte, guttienez 100 kg-ko pizua eta kanpoan bakarrik haziak izan dira.
Zatozte gure mozkinen ezagutzerat gure etxaldean berean eta gure salmenta guneetan. Pozik izanen gira gure lan eta baloreak zuekin partekatzerat.
- AOP haragi freskoa 2.5 edo 5kg-ko paketetan , aintzinetik manatuz.
190 gr-ko Pate, gantxigor, odolki basokiak
Lukinka, erreki, lomo, saihets hezur urinekoak
AOP Kintoa xingarra
Opari kutxak.
- Arruntzakoop elkarte epizeria : Arruntzakoop epizeria
- Hendaiacoop elkarte epizeria
- Larruncoop elkarte epizeria
- SOLSOL jatetxea Hendaian
- Urruñako merkatua : Larunbat goizetan
- Merkatua - Ziburu : Igande goizetan
- A la ferme