Itsasuko mendien bihotzean, Philippe Saint Pierre eta Laure Iturbidek 220 ardi Manex buru gorri eta berrogeita hamar bat arkume hazten dituzte. Philippe-k 2014an hartu zuen familiako etxaldearen segida, esne ekoizpena segituz eta gasna xume batzuk egiten jarraituz. Laure-n heltzearekin —sukaldari formakuntzakoa eta Izuran BPREA egina— etxaldeak bultzada berria hartu du.
Udan, ardi esnez egindako italiar estiloko izozkiak proposatzen ditu, etxean egin jus gozoekin: gurin gazi-karamela, pralina, Souston-dik ekarritako fruitu lehorrak eta kakahueteak, marrubi-albahaka… Errezeta bakoitzak tokiko eta kalitatezko lehengaiak emendatzen ditu, arretaz hautatuak eta bere inspirazioaren arabera landuak. Neguan, berriz, esneki freskoen gama bat egiten du: gasna ttipiak, gasna zuria eta igurzkariak.
Etxaldeak13 hektareako pentzeak ditu inguruan, eta beste hamar bat hektarea beherekaldean alokatzen dituzte. Urtero, artaldea Artzamendira igotzen da udako transhumantziara: edoskairik ez duten ardiak apirilaren erditik goiti, eta besteak ekainaren hondarretik udazkena heldu arte. Neguan, ardiak uda partean bildutako belarraz elikatzen dira nagusiki, arto eta garagar pittin batez osatuta.
Iguzki Lore baserrian, Laureren sukaldaritza-pasioa eta Philippen jakintza uztartzen dira, produktu sinple, zintzo eta goxoak sortuz.
- Udan ardi esnearekilako izozkiak
Neguan esne freskoak: gasna ttipiak, gasna xuriak...





gmail.com