Burasoen ildotik ibiltzen da David IROLA : etxe gasna egiten jarraikitzen du Ezterenzubin, Christelle bere bizi lagunarekin batean.
Paulenea mendiko etxalde ttipia da Esterenzubin kokatua 500m goratasunean.
Ardi buru beltzekin lan egiten dute, bortuko biziari ihardokitzen baitute. Maiatza hastapenetik urri hundar arte, ardiek bost hilabete pasatzen dituzte Iratiko Irau ordokian. Negua etxaldean pasatzen dute, eta gasnak, zemerena eta mamia etxaldean eraldatzen ditugu. Bazkatzeko, belarra, soroa, luzerna eta artoa emaiten diegu eta egun guziz alharazten ditugu etxe-inguruetan. Blonda arrazako behiak ere baditugu, bai eta ere udareondo, sagarrondo eta aranondoak. Fruitu goxo hauekin prestatu etxeko erreximentak proposatzen ditugu.
Gure mozkinak etxetik saltzen ditugu, egun guziz bada norbait.
- Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Zemerena
Mamia - Etxeko erreximentak.
- Merkatua -Uztaritze : Le samedi matin du mois d'avril à octobre.
- A la ferme