JARA XOLAN (EARL) Marie-Pierre et Jean-Michel, Pampi ERRAMOUN)

JAUBERRIA


T. 05 59 49 10 23 - 06 76 67 23 75 / 06 30 81 82 95 -
Posta elektroniko : jean-michel.erramoun(at)orange.fr
Jauberria
64 220 ASCARAT / AZKARATE
Mapan ikusi

Berezko kalitatezko ekoizpena

Salmenta zuzenean lehen urratsak eginez geroz, Marie-Pierre eta Jean Michel ERRAMOUN-ek jendeari etxaldeko behikia eta KINTOA xerrikia eskaintzen dituzte.

Familiako etxaldean plantatu da Jean Michel 1989 urtean, behi gorri eta lapin hazkuntza batekin. Marie-Pierre laborantzan plantatu da 2003 urtean.

2010 urtean, gauza ainitz aldatu da etxaldean : kalitatearen hautua egin dugu.
Lapinak utzi ditugu, euskal xerriak sartu ditugu eta behikiaren salmenta zuzena hasi dugu.

Behi gorriak zazpi hilabetez kanpoan dira, alhatzen. Behiek etxaldeko belarra eta artoa jaten dituzte.
Gizentarazte denboran, behier zereala gehiago emaiten zaie : garagarra, ogia, luzerna eta lino zapakina.
Behikia guhaurek bakarkako moltsetan eta hutsean emaiten dugu Anhauze-ko XUHITO transformatze gelan. Ahatxeki axoa ere egiten dugu.

Euskal xerriak kanpoan hazten dira. Belarra eta bihi jaten dituzte. Sasoinean, ezkurra eta gaztainak atzemaiten dituzte. Haragia guhaurek sukaldatzen dugu, kontserbak eta haragi gazitua egiten ditugu.

Ekoizpenak

BehikiaXerrikia
  • Euskal xerrikia
    Xarkuteria eta kontserbak : patea, gaintxiorra, odolkia, lukainkak gurinean, xerrikia gurinean.
    Haragi gazitua : saltxitxoia, txorizoa.
    Ahatxekia eta behikia.
    kartoinetan, bakarrik aitzinetik manatuz.
    Jaki prest-eginak : ahatxeki axoa ontzi ttipietan.
Salguneak

Etxaldean

Egun guziz, 10:00-18:00.
Bidaltzeak / igortzeak