HOQUI Thérèse et Bettan - JAUREGIZAHAR (GAEC)

JAUREGIZAHAR


T. 05 59 28 58 11 -
Jauregizahar
64 470 SAUGUIS SAINT-ETIENNE / ZALGIZE-DONEZTEBE
Mapan ikusi

Euskal Herriko ohizko laborantxa atxiki gure herria biziarazteko erosleekin batean.

Charles Hoqui-k etxaldeko familia hartu zuen 1974 urtean. 1990 urtean Thérèse berari juntatu da eta etxe gasna egitea berriz abiarazi du. 2011 urte ondarrean, Bettan ait’ameekin plantatu da xede berriekin.

Hogei urte hontan Ossau Irati sormarkako etxe gazna egiten dügü Jauregizaharrean.

Etxaltea Zalgizeko ordokian hedatzen da. Hor dira gure ardi bürü gorriak egün oroz alhatzen. Etxalteko belarra eta ardailarekin bazkatzen dütügü ardiak. Ardien bazka ahal oroz etxaltean egiteko, zerealak (artoa, bihi-nahasketa) aldikatzen dütügü.

Gasnaren xikota eta bihiekin, urtean hamabost euskal xerri hazten dütügü eta gihaurk sukaldatzen.

Üdan, ardiek lau hilabete igaraiten dütüe Larraineko bortüan. Bettan-ek bortüan gasna egitea garatzen dü. Beste laborari patzuerrekin partekatzen dütü asteak.

Ekoizpenak

Ardi GasnaXerrikia
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
  • Kintoa sormarkako haragi freskoa eta urdazpia, kontserbak.
Salguneak

Etxaldean

egun guziz, 9 :00-20 :00.