Joanak betidanik izan du buruan laborantxan lan egiteko asmoa, naturarekin lan egiteak eta etxe ekoizpenak eraldatzeak erakarririk. Pirenaika arrazako ahuntzekin lan egitea bistakoa zitzaion, lekuko ahuntz arraza baita bainan ere kanpoko hazkuntzari arrunt egokitua baita.
2019-an zitzaion aukera agertu, Uztaritzeko Arruntza auzoan laborantxako lur batzu libratzen zirela jakiterakoan, herriko etxearen laguntzarekin, ahuntz Pirenaika hazkuntzan instalatzeko proiektua abiatu ahal izan baitzuen. 2 urteren buruan, ura, elektrizitatea eta bastimenduak altxatu ondoan, lehen ahuntz gasnak ekoizten hasi da. Etxaldeari Apalaga izena eman dio, bere lurrak zeharkatzen dituen errekaren izena da.
Apalaga etxaldeko 50 ahuntzak egun guziz kanpoan dira. Erran behar da eremu egokia dutela sanoki eta uroski bizitzeko : 31 hektarea pentze eta oihan. Erdia baino gehiago oihana dute, eta horri esker, bazkaren aldetik ainiztasun haundi bat atxemaiten dute. Belarra, sasiak, ezkurrak, gorostia, lore ttipaik, intxaurrondoak etabar…
Preseski, ahuntz esnearen gustua aldakorra da sasoinen arabera, bazkaren arabera zapore desberdina baitu.
Apiriletik urri hundarra arte, Joanak bere ahuntzak egunean 2 aldiz deizten ditu eta goiz guziz gasnatzen du : ahuntz gasna pikor freskoa, « Cabécou » moduko gasna freskoa, gasna luzeak…
Pittikak amaren azpian atxikitzen ditu gutienez 3 hilabetez. Pittika haragia proposatzen du noiztenka.

- Crottins frais
Fromage type "Cabétou"
Bûches affinées