Jon Paulerena

Ferme Salaberria


T. - 0762713538
Posta elektroniko : jon_paulerena(at)hotmail.com
Maison Salaberria
64220 ESTERENCUBY / EZTERENZUBI
Mapan ikusi

Ene etxealde ttipia mendian kokaturik, ingurumenari egokitzen naiz lan egiteko.

Jonek ardi esnea gasnatzeko hautua egin, Ezterenzubiko gainekaldeetan kokatzen den etxade ttipiko mozkineri balio gehiago emaiteko.

Sortzez Donostiarra, hiri haundi batean hazi naiz. Bainan gazterik jin zait laborari izaiteko nahikeria. Salaberria Ezterenzubi Zuhainetan kokatua den etxalde ttipia da. Nere ottoren etxaldea. Erretretarat joan delarik, nere aitak kudeatu du etxaldea oraino zonbait urtez. Aitarekin lan egin dut 2016-a arte, nere kondu instalatu arte. Etxaldeak 20 bat hektarea ditu, maldan, hauetan 12 hektarea pentze, gaineratekoak landa eta oihanak dira.
Manex buru beltz arrazako 250 bat ardi ditut, etxaldeko belar eta soroarekin bazkatzen ditudanak, bai eta ere luzernarekin.
Ardiek urtarriletik urrirat kanpoan alhatzen dute, eta udan etxalde gainekaldeko mendi lepoan egoiten dira. Ez dut txertorik erabiltzen, ez eta ere antibiotikarik. Harren kontra tratatzen ditut bakarrik, marroak udazkenean eta ardiak erditu aintzin.
2019-an, transormatzeko urratsa egin nuen, Ossau-Iraty sormarkako ardi gasna ekoiztuz. Nere ardiek ekoizten duten esnearen gasnatzea lehenik eta behin plazer bat da. Gustukoa dutan aktibitatea da. Horrez gain, nere mozkinaren balioa menperatzen ahal dut eta hortarik bizitzeko saria atera.
Gainera, izigarri estimatzen dut etxaldetik zuzenki salduz edo lurraldeko ostalarien gana joanez, bezeroekin sortzen dudan harremana.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ardi gasna
Etxaldean

Hitzordua hartuz