Ithurbidea

Julien Mallet


T. - 06 16 59 80 33
Posta elektroniko : julienmallet(at)yahoo.fr
81 Ithurbideko bidea
64640 Saint Martin d'Arberoue / Donamartiri
Mapan ikusi

IDOKI-n sartzea erabaki dut, bere balioekin osoki bat egiten dudalako: hein ttikiko etxaldea , salmenta zuzena, ingurumenaren errespetua, eta filosofia agroekologiko, kolektibo eta solidarioa bultatzen duen baldintza agiriarekin.

Julien-en ibilbidea lanbide aldaketa prozesu baten emaitza da. Urte ainitzez kazetari lanetan ibili ondoan, baratzegintza ezagutu zuen Poitou-Charentes-en, bere jatorrizko eskualdean, baratze biologiko batean ikastaldi abten egiteko aukera izan zuen. Eskuarekin lan egiteko eta kanpoan baratze eder baten ekoizteko gogoa berehala agerikoa bilakatu zitzaion.

Laborantxan instalatzeko BPREA saileko urtean, bere formakuntzaren parte bat Armendaritzeko Xotildeia IDOKI etxaldean egin du. Ondotik, Caubios-Loos-en) Biarnoko trebagune batean arizan da biologikoan ari zen artzain soil eta oilo errule hazle batekin. Bi urte geroago, 2024an, bere asmoa gauzatu ahal izan zuen Euskal Herrira itzuliz eta Donamartiri herrian finkatuz. Bidean aurkitu zuen elkartasun sareak eta laguntzak, erabaki ona hartua zuela berretsi zuten.

2025ean abiatu du beraz bere lehen baratzezain sasoina Ithurbidea etxaldean. 1.500 m²-ko lur zati batean, sasoineko barazki anitz lantzen ditu: udan, tomate, lur sagar, tipul, porru, itsas udare, piper gozo, eta piperrak… neguan berriz, azalore ttipiak (choux-rave), espinakak, matrikaria , entsaladak eta kuiak.
Bere baratzearen kudeaketa bizidunarekiko errespetuan oinarritzen da: eskuz biltzen ditu barazkiak, eta lasto eta belarrarekin babesten ditu landare oinak. Ez du tratamendurik erabiltzen behar gorrria ez bada ( eta biologikoan). Ongarria naturalak baizik ez ditu erabiltzen, auzoko zaldi, behi eta ardi hazkuntzetarik. Ureztatzea ere 4 etxaldeen artean partekatzen dute iturritik egiten da, tantaka sistema bati esker. UDan ur eskasiari buru egiteko, euri ura biltzeko sistemarekin osatzen du.

Julienek fruitu arbola sail bat jartzeko xedea ere du: sagarrak, udareak, aranondoak, fruitu ttipiak eta zitrikoak (zitroinak, laranjak, mandarinak…).

Egunero ikasten du bere ofizioa gogoz: lurra lantzen, barazkiak biltzen, baita bere tresnak konpontzen eta fabrikatzen ere. Harentzat, lurrarekin duen lotura gaur egun haustezina da.

Ekoizpenak

Légumes bio
  • Sasoineko barazkiak : tomate, lur sagar, tipul, porru, itsas udare, biper ezti...
    Neguan : azak, espinakak, entsaladak, kuiak...
Salguneak

Etxaldean

Asteart et a ostegunez 17h00 / 18h30