Kattin Chilibolost

Etxeberria etxaldea


T. - 06 73 50 32 23
Posta elektroniko : kattin.chilibolost(at)gmail.com
Etxeberria, 2070 Route de Gibraltar
64120 UHART-MIXE / UHARTE-HIRI
Mapan ikusi

Hein ttipiko etxalde batek, lana gustuz segitzea ahalbidetzen dit. Nere xedea izan da, lurra eta kabalaren erritmoak errespetatuz, ekoizpen biologiko bat proposatzea.

« Kattin Chilibolost Uharte-Hiriko Etxeberrian haunditua da, bere aitamen etxaldean. Etxalde ttipien biziaraztea gure lurraldearentzat garrantzitsua dela kontzientzia harturik, 2021eko azaroan egin du urratsa, lehenago bezala, Etxeberrian ardiekin instalatzeko ».

Kattinek ikasketak Zientzia politikoetan egin ditu eta 5 urtez kazetaritza lanetan ibili da, beti gogoan atxikiz sortetxearen geroa. 2020an laborantxan instalatzeko ikasketak egiterakoan, erretreta hartzekotan ziren Amenduzeko Ttele eta Arñorekin , artalde baten eremaiteko beste manera bat ezagutu du.

Oreka eta logika bat atxeman dizkio lurra, kabalak, gasna eta salmenta zuzenaren artean.
Haien ardiak erosirik, Etxeberrian instalatu da lan egiteko molde berak segituz. Erran nahi baitu ardiak eskuz deitziz eta egun guziz gasnatuz.

120 ardi buru gorri ditu, etxalde inguruetako 25 hektarea pentzeetan eta udan Soihartzako lur komunaletan alhatzen direnak egun guziz. Axuriak amaren azpian haziak dira. Ardien ziklo naturala errespetatuz, otsail erditsutik uztaila bukaera arte deizten ditu. Eskuz ari da, deizteko makinarik gabe. Plazer hartzen du molde hortan arizanez, bainan horrez gain, esnearen kalitatea eta goxotasuna segurtatzen du eta kabalen segipen erregularra egiten du eritasunak saihetsiz.

Eta sendatzeko beharra dutelarik, tratamendu naturalak erabiltzen ditu, inguruetako landareen onurak baliatuz, kalendula bezala. Laborantxa biologikoan ari da eta bere xakurra lagun, etxalde ttipi bat, biologikoan, kanpoko hazkuntzan eta salmenta zuzena eginez bizi daitekela frogatu dio bere buruari.

Kattinek ardi gasnak eta zemerena proposatzen ditu. Udaberrian axurki kexak, eta atzarki sukaldatuak, hara nola lukinkak edo mergezak.

Ekoizpenak

Fromage de brebis bioArdikia
  • Ardi gasna eta zemerena
  • Axurkia primaderan
    Mergez, txipolata eta zozizonak
Salguneak

Etxaldean

Astelehentik larunbatera goizeko 10ak eguerdi eta atsaldeko 2ak eta 6ak artean