2007an instalatu ginen elgarrekin Heletako Kurutzaldian, Mikelen familiako etxaldean. 2002an jadanik Biologikoruntz aldaketa egina izan zen, baina elgarrekin plantatuz, gure artaldearen esne guzia transformatzeko hautua egin genuen gure ekoizpenari balio erantsia ekarri nahian.
250 bat ardi buru gorri ditugu urte osoan kapoan haziak, eta etxaldeak eskaintzen dituen baliabideekin bazkatuak ( belar, soro), zaldare ahal bezain gutti gehituz. 25 hektarea pentze eta 20 hektarea oihan eta larre ditu gure etxaldeak.
Ekain hundarrean, « Hautes Pyrènes » eskualdeko mendi goretarat goaz uda pasatzerat. Uztailetik agorrila erditsurat, eskuz deizten ditugu gure ardiak eta bortuko gasna egiten.
Bildotxak urtarrilan hasten dira sortzen eta hazkuntzakoak amaren pean egoten dira 4 hilabetez.
Ardietaz gain, fruitu arbolak baditugu kasik hektare batean landatuak. Sagar, mertxika, martxuka gorri, udare, piko, aran, abrikota eta gaztain… Eskuz bildutako uztak baliatuz, erreximenta eta konpota goxoak proposatzen ditugu.
Eta etxeko, zerri, lapin, oilo eta erleak ere hazten ditugu, eta baratze eder bat egiten dugu, etxalde mailan tailer desberdinen artean oreka bat sortuz eta kanpotik ahal bezain gutti ekartzeko beharrik ukan gabe.



- Ardi gasna
Bortuko gasna
Gaztanbera eta zemerena ( otsailetik ekainera) - Bildotx erdia edo osoa (otsailetik apirila erditsura).
Ardiki mergezak (2kg-ko paketak). - Erreximenta eta konpotak : Sagar, mertxika, martxuka gorri, udare, piko, aran, abrikota eta gaztainak
- Etxe ekoizleen Eztika denda (Donibane Garazi) : Erreximenta eta konpotak
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta) : Erreximenta eta konpotak
- ONA TA BIO
- HURBIL saltegia : Erreximenta eta konpotak
- LURRA bio saltegia : Erreximenta eta konpotak
- BASERRIA etxe ekoizleen saltegia