Les Petits Naufragés - Ferme Miguelenea

Cécile Vivant


T. - 0768454709
Posta elektroniko : lespetitsnaufrages(at)gmail.com
Miguelenea
64780 BIDARRAY / BIDARRAI
Mapan ikusi

Idokin engaiatu naiz laborantxa iraunkor, alai eta kolektibo baten defendatzeko. Jendeen heineko etxaldeak bultzatuz ingurumenaren errespetuarekin.

Landare munduaz errabiatua, 2019an Bidarraiko lur puska batean instalatu naiz. Landare aromatikoak landatu ditut tisana batzuen egiteko.
Proiektua ene lagunarekin hasi dugularik, lurrarik ez ginuen. Gure proiektua piskanaka marraztu da herriaren lurretan, herriko etxearen laguntzari esker.
Biologikoan diren landare aromatikoak landatzen ditut hektara baten gainean. Bestalde landare basak biltzen ditut inguruko lekuetan ingurumenaren errespetuan.
Egiten dituztan landare nahasketa guziak eskuz bilduak eta sukatuak dira lehen bezalako metodoak erabiliz. Nahasketa guziak amodio eta pazientzia ainitzekin eginak dira, mihiaren plazerrarentzat bai eta ere ongizatearentzat.
Landare aromatikoen sasoina otsailean hasten da, momentu hortan lurraren prestaketa bukatzen dut, Bidarraiko etxaldeen ongarria erabiliz. Landareak landaretegian ereiten ditut martxo inguruan, ondotik apiril-maiatzean landatzeko prest izan diten.
Landareen zaintzea etxaldean berean (asun minda..) edo inguruko etxaldeen laguntzarekin egina da (gazura).
Bilketak maiatza eta urriaren artean eginak dira. Hostoak eta loreak banaka eta arta handirekin bilduak dira igitai batekin.
Landareak idortegi natural batean pausatuak dira. Idortzea poliki egina da, berogailurik gabe eta haizagailu eta hezetasun-kengailu bati esker. Ondotik landareak eskuz sailkatuak dira tisanen nahasketen egiteko. Ahalaz hosto osoak bilduak dira, landarearen propietate eta usain osoen atxikitzeko.
Tisanak nahas-mahas edo berziklatzen diren zakutxoetan salduak dira. Erosten ahal dituzue etxaldean berean, etxe ekoizleen saltegietan, edo biologikoan eta gizaki neurriko etxaldeekin engaiatuak diren epizerietan.

Niretzat, laborantxaren geroa dira engaiamendu horiek.

Ekoizpenak

Plantes aromatiques bio
  • Bio Tisanak
    Lore ura
    Eguzki olioa
Etxaldean

Hitzordua hartuz
Bidaltzeak / igortzeak