Laborantzan duen sinestean indarra hartzen du Marie Claire LEURGORRY-k, Lakarriko etxalde ttipi eta patartsu honen biziarazteko.
Idoki kalitate agintza eta salmenta züzenaren alde lan egin ondoan, amaren segida hartü düt 1995 urtean behi gorriekin.
Aski naturalki haragi saltzen hasi niz.
Etxaldeak funts güti dü eta patarrak dira. Nahitara, behiak belarrean baizik erabiltzen dütüt, soho eta larretan. Behiek üda bortüan igaraiten düe. Negüan, belar eta zereala emaiten diet.
Kabalearen bizian enzilaje emaitea ükatzen düt. Behiak ahal bezain lüzaz eta eztiki geinatzen dütüt, belar, bihi eta irinarekin.
Xahaleek aldiz, bostpasei hilabetez amaren esnea egoskatzen düe.
Ahal oroz, homeopatia eta osteopatia baliatzen düt kabaleen sendatzeko.
◊
Ekoizpenak
◊
- Ahatxekia eta behikia
5 kg eta 10 kg-tako haragi kartoinak
◊
Salguneak
◊
- Etxera ekartzea-BAB : Secteur Pays Basque et Béarn (Bayonne,…)
- Etxera ekartzea-Donapaule : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Baigorri : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Biarnoa : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Xiberoa : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque et Béarn
- Etxera ekartzea-Garazi : Secteur Pays Basque et Béarn
◊
Etxaldean
◊
aitzinetik manatuz bakarrik
◊
Bidaltzeak / igortzeak
◊
Jadanik zerbitzatuak diren hiriak : Bordale, Parise.