LOUSTAU Patrick

AHETZETXEGOHENEA


T. 05 59 19 14 77 - 06 19 38 59 65 - 06 89 85 70 70 -
Posta elektroniko : patrick.nicole.loustau(at)neuf.fr
375 chemin Ilharregia - Quartier Ahetzea
64 130 ORDIARP / URDIÑARBE
Mapan ikusi

Nahi dut jendeak jakin dezan kalitate haragia nontik horra den eta nola eginik den. Idokin kalitate agintzarekin, gardentasun osoz lan egiten dut.

Etxaldean eraman lana balorizatzeko du salmenta zuzena hasi Patrick LOUSTAU-k.

Laborantza eskolatik landa etxen plantatü niz 1994.-urtean behi gorri tropa batekin.

Urdiñarbeko Ahetzea kartieleko mendixken erditan kokatzen da etxaltea.

Behiak gehienik belarrean hazten dütüt. Osoki kanpoan egoiten dira bedatsetik larrazkena arte. Üda, etxearen ondoko mendixka batean igaraiten düe behiek. Aldiz negüan, aroaren arabera ahal oroz, behiak kanporat elkitzen dütüt. .

Etxaltean egin arto, belar eta belar-enzilajez hazten dütüt behiak. Geinatze denboran, jitez organismorik gabeko zapakina gehitzen diet (soja, koltza, edo iguzkilore zapakinak). Xahaleek amaren esnea egoskatzen düe.

Ohizko behi hazkuntza maite düdanez, leküko jendeari xahalkia eskaintzeaz bozten niz.

Ekoizpenak

Behikia
  • Aratxekia eta behikia
    Aratxekia : 5kg eta 10 kilotako kartoinetan. Aratxeki karkaza osoa, nahi bezala pikatua.
    Behikia : 6kg eta 10 kilotako kartoinetan (bi herenak errezeko zatiak, erraki bat, herena satsa geiak).
    Behiki xehatua : 5kg eta 10 kilotako kartoinetan.
Salguneak

  • Chistera jatetxea Urdinarben
  • Etxera ekartzea-BAB  : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Akitania : Bordale eskualdean.
  • Etxera ekartzea-Donapaule : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Baigorri : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Biarnoa : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Xiberoa : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etxera ekartzea-Garazi : Secteur Pays Basque et Béarn
  • Etchemaite jatetxea (Larraine)
Bidaltzeak / igortzeak