Marie Loisel

Zirriten Borda [Trebatu gunea]


T. - 0783914758
Posta elektroniko : loisel.mca(at)gmail.com
Zirriten Borda
64220 Irouleguy
Mapan ikusi

Gure lurraldearen baliabide naturalak babesteko eta balorean emaiteko, laborantxa iraunkorra eta hein ttipiko etxaldeen defentsa beharrezkoak iruditzen zaizkit

Marie Loiselek hazkuntzarako dituen gaitasunak neurtzeko gisan, Irulegiko Zirriten Borda etxaldean trebatzeko hautua egin du. 3 urtez egonen da Trebatu elkarteak kudeatutako gune hortan bere ahuntz pirenaika troparekin.

Artzain mundua ezagutu dut nere lehen lanbideari esker Buru Beltza elkartean. Ez naiz laborari familia batetarik heldu, bainan hazkuntza berehala gustatu zait. Nere laborantxa proiektua garatzeko mementoan, ahuntz pirenaikaren hautua egin dut nahiz ardiekin lan egin dudan gehienbat. Artzain eta langile egon naiz 4 urtez. Gasna egiten ikasi dut esperientzia horri esker. Gustukoa dut hazkuntzan bere burua trebatzeko printzipioa osoki instalatu aintzin.

Hortarako, Trebatu elkartearen Zirriten Borda entsegu etxaldean hasiz, nere buruari frogatu nahi bait diot gai naizela bide horren segitzeko. 25 ahuntz ama eta hogoi bat ahuntz ume ditut plazer haundiarekin hazten ditudanak izaera kurios , lagunkina eta goxoa dutelako.

Zirriten Borda etxaldeak 10 bat hektara ditu, hauetarik erdiak etxaldearen inguruan. Gaineratekoak Oilandoi mendian kokatuak dira. Ahuntzak harat eremaiten ditut ekainetik goiti.

Ahuntz esnearekilako gasna freskoak, iaurtak proposatzen ditut, bai eta ere ahuntzkia udaberrian.

Ekoizpenak

Ahuntz Gasna
  • Ahuntz esnearekilako gasna eta ekoizpen freskoak.
    Ahuntz haragia sasoinean.
Etxaldean