Martin Lebourgeois

Martin Lebourgeois


T. - 06 83 03 01 91
Posta elektroniko : martin.le-bourgeois(at)wanadoo.fr
320 chemin d’Iparza
64220 ÇARO / ZARO
Mapan ikusi

Idokin sartzeko hautua egin dut artzain soil baloreak defendatzen dituelako eta nere ardi gasna balioesteko.

Martin 2011n heldu zen Euskal Herrira, lehenik hegaztiak behatzeko. LPO eta Organbidexkan arizan zen lanean hainbat urtez saien ugalketa eta hegaztien migrazioa ikertzen. Mendi lepoetan artzain ainitz ezagutu zituen… eta artzain bilakatzeko gogoa berez sortu zitzaion.

Gasna egitea eta mendiko artzaintza ikasi zituen, lehenik Izurako SIL Ovin ikastaroan, eta ondotik Oloroneko artzain ibiltariaren formakuntzan. Gero, sei urtez aritu zen artzain edo laborari gisa, ordezkapen zerbitzuan lanean.
2021 urte bukaeran jin zitzaion aukera: lurrik gabeko artzain baten eremua arra hartzea Iratin, Apatesaro izeneko gunean. Han jarri zen lekuak jadanik ongi ezagutzen zituen Manex burubeltz arrazako artaldearekin.Urtean sei hilabete iragaiten ditu Apatesaron, Iratiko mendietan bere ardiekin. Maiatzaren 8a inguruan igotzen da, eta urriaren 20a inguruan jaisten.

Negua Zaron iragaiten du, errentan hartutako etxalde batean. Arditegia, gasna egiteko gunea eta 20 hektareako pentzez osatua da. Bere gasnak Uharte-Garaziko gazitegi kolektiboan ontzen ditu. Gaur egun, 300 ardi burubeltzeko tropa kudeatzen du, urte osoan kanpoan bazkatzen direnak. Neguan, lastoa eta belar pixka bat emateaz gain, arto eta luzernaz osatutako zereal gehigarri bat proposatzen die. Ardiei kas haundia emaiten die eta urte osoan eskuz deizten ditu. Martin-entzat eskuz deiztea ez da lan gehigarri bat, baizik eta plazer bat. Esnearen kalitatea eta ardien osasuna hurbiletik zaintzeko aukera emaiten diote.
Bere lehen ardi gasnak apirila erditsutan eskuragarri dira, eta Apatesaron egindako bortuko gasna batzuk ere proposatzen ditu.

Lurrik gabeko edo artzain soila izanik, bizi molde hunekin oreka aurkitu du. Urtez urte gehiago ikasten segitzen du, eta etorkizunean bere etxalde propioa izatea ez du baztertzen, beti ere uda Iratiko kaskoetan iraganez bere ardiekin.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ardi gasna
Etxaldean

Hitzordua hartuz