Arruta-Xarrikota herrian kokatua, Mattéo Villatte laborantza pasioz eta sinestez hautatu duen laborari belaunaldi berri hauetakoa da. Familia etxaldetik kanpo, gaztetatik interesatu zen laborantzari, eta BTS ACS diploma lortu ondoren lur batzuk erosteko aukera ukan zuen. 20 urte besterik ez zituela, 2020an sortu zuen Ansobieta etxaldea, helburu argi batekin: ekoizpen kate osoa menperatzea eta kalitate handiko etxaldeko haragia proposatzea.
Mattéok oilaskoak hazten ditu berak eraikitako etxola mugikorretan, kanpoko bazkalekuetara nahi dutelarik ateratzeko aukerarekin. Bere etxaldean, kanpoan hazitako Gascon xerriak eta Manex Buru Beltza arrazako ardi saldo bat ere baditu.
Kabalen elikadurarako zerealak etxaldean berean ekoizten ditu edo tokiko ekoizleengandik eskuratzen ditu, betiere biologikoak eta OGM-ik gabekoak. Etxetik platereraino kalitatearen kontrol osoa bermatzen duen ikuspegi zorrotz eta koherentea du.
Ansobieta etxaldean, kabalak urtaroen erritmoan bizi dira, aire zabalean, Euskal Herriko mendixketan. Etxola mugikorrek lurra zaintzea ahalbidetzen dute, hegaztiei ingurune osasuntsu eta naturala eskainiz.
Mattéok ekoizpen etapa guztiak etxaldean berean kudeatzeko hautua egin du, hilketaraino. Hurbiltasun horrek kabalen estresa murrizten du eta ekoizpenen kalitatean eragina du.
Etxaldeko hazkuntzara egokitutako arrazak hautatzea proiektuaren bihotzean:
"Cou Nu Jaune" oilaskoa, haragi sendo eta zaporetsuagatik ezaguna.
oilo erruleak.
Gascon arrazako xerriak, kanpoan emeki haziak.
Manex Buru Beltza ardiak, udan mendian egoiten direnak.
- AMAP-Ezpeleta
- Etxera ekartzea-BAB
- Etxera ekartzea-Biarnoa
- Etxera ekartzea-Landesak
- AMAP Amikuze
- LURRA bio saltegia
- AMAP Lohitzune





gmail.com