Mylène Dupuy-Althabegoity

Mendikotea


T. - 06 61 99 36 72
Posta elektroniko : dupuy_altha(at)hotmail.com
Route Uhaldia
64 475 Sainte-Engrâce / Santa Grazi
Mapan ikusi

Japoniako te ekoizle ttipien mendetako jakintza Euskal Herrira ekarri, ekoizpen molde sano eta naturalak defendatzen dituen labelapean.

Japoniako te berde kontsumitzailea da Mylène. 2019 ko abenduan Japonian egin bidaia batean ikusi ditu te landareak elurpean. Hortik zaio jin bururat, te landareak ongi pusatzeko behar dituen baldintza guziak beteak zirela bere etxaldean, Santa Graziko maldetan. Lehen 500 te landareak 2020-eko azaroan landatu ditu eta beren lehen te ekoizpena saltzen hasiko da 2025 urte hastapenean.

Guttik dakite bainan Camellia landarea ipar Euskal Herriko etxe eta baratze ainitzetan aurkitzen da. Landare gizen batekin nahasten da usu.
Japoniarat egin nuen bidaian pentsaketa hasi nintzen Camellia Sinensis te landarea biziki ongi egokitzen ahal zela Santagraziko 600 metroko goratasunari, nere etxaldeko pentze maldatxu eta lur azidoeri. Eta hala izan da. 10 bat barietate edo mota desberdin landatu ditut eta bi salbu, beste guziak biziki ongi hazi dira. Gaur egun 4000 te landare ditut hektare bateko pentzean , lerroan landaturik. Landare bakoitzaren artean 50-80 zentimetro arteko espazioa utzi dut. Lurra aberatsa eta garbia denez, landareen artean lastotzea besterik ez dut humitasuna atxikitzeko eta belar tzarren pusa mugatzeko. Lan haundia bada landare azpiak eskuz garbirik atxikitzea.

Ondotik heldu da te hostoen bilketa eta eraldaketa prozesua. Japoniar metodoa hautatu dut nere mendiko tearen ekoizteko. Gustu afera bat da. Izigarri maite dut Japoniako te berdearen freskotasuna eta barazki berde gustua.

Eraldaketa prozesua hasten da te hostoak bildu bezain laster. Lurrunean egosten dira minuta eskas batez oxidazioa geldiarazteko, eta ondotik hostoak biribiltzen eta sukatzen dira. Biribilketa etapa luzea eta teknikoa da Japoniar maneran. Helburua da hostoei orratze baten iduriko forma luze eta fin baten emaitea . Teknika horren menperatzea ezinbestekoa da kalitateko te baten lortzeko, horregatik Japoniako etxalde biologiko ttipi batean formakuntza bat eginen dut. Biribilketa menperatu eta etxean teknika ongi plantan ezarri nahi dut nere ekoizpena saldu aintzin. 2025 urte hastapenean espero dut nere MENDIKOTEA salmentarat proposatzea.

Ekoizpenak

Senda Belarrak eta Landare Aromatikoak
  • Te berdea eta beltza
Salguneak

Etxaldean

2025-etik goiti