Nere etxaldea hutsetik sortu dut, mota ainitzetako fruitu baratze bat landatuz Anhauzen.
2020-ean, nere lehen uzta fruitu izozkiz bestelakatu dut.
300 zuhaitz landatu ditut (sagarrondo, udareondo, aranondo, gereziondo, arbeletxekondo, mertxikondo eta pikondoak), bai eta ere fruitu ttipiak (zarzaide, mahaxuxa, andere mahats gorri eta beltz, ahabia).
Lekuko motak ekoizten ditut (sagarrondoak, gereziondoak, pikondoak), eta orokorkiago, mota azkar eta zaharrak. Hautu hori, gaitzen kontra hobeki ihardokitzeko egin dut, bai eta ere fruitu moten ainiztasuna, hots bioainiztasunaren zaintzeko.
Hastapen-hastapenetik, laborantza biologikoaren printzipioak eta arauditegia errespetatzen ditut.
Nere lanak eskulan ainitz galdegiten du : belarren kentzea, moxtea, fruituen bilketa, bestelakatzea...
Izozkiak, manera naturalean fruituz, urez eta azukrez osatuak dira. Gehigarririk ez dute (koloranterik ez, kontserbagarririk ez).
Fruituen azala eta ezurrak kenduz purea bat egiten dut. Horri gehitzen diot ura eta azukrearekin prestatzen dutan zirope bat.
Nere helburua, azukre kantitateak mugatuz, fruituen gutsua sublimatzen duten izozki goxo eta gurmanten egitea.
- • Gustuak (2020)
Zarzaidea, mahaxuxa, fruitu gorri nahasketa, arabarba, mertxika, pikoa, peldoa, zarzaide & arabarba. Eskaintza urtez urte zabalduko da.
• 125 ml-ko untzi indibiduala (zurezko koilara ttipiarekin)
500 ml-ko untzia (8 punpula)
2,5 L-ko untzia (40 punpula), ektaldi eta ostalaritzarentzat