OHETA (GAEC) : Sylvie et Jean-Michel BRUST

OHETA


T. 05 59 37 74 58 -
Posta elektroniko : oheta(at)orange.fr
Oheta
64 780 SAINT MARTIN D'ARROSSA / ARROSA
Mapan ikusi

Jendearen heineko laborantza herrikoia defenditzen du IDOKIk, ingurumenaren errespetua eta kalitateko ekoizpenak lehentsiz. Horri esker, laborantza mundua ainitza eta dinamikoa da, eta eroslearen nahitik hurbil-hurbila. Balore hauekin bat egin dugu errotik !

Laborantxaz bizi nahi dute Sylvie eta Jean-Michel Brustek, etxaldeko ekoizpen gama zabala ahalik eta gehienik merkatuetan saltzen dute.

Bederen hiru belaunaldi bizitu dira Oheta etxaldean.
Aitaren segida hartu dut 1987 urtean, behiak nahiago nituelakotz, behi esnadunak jarri ditut. 2004 urtean, gasna egitea deliberatu dugu Sylvierekin.

Montbeliarde arrazako behiak ditugu. Behiak urte osoan kanporat ateratzen ditugu alharatzerat. Belarraren idorrazteko sistema jarriz geroz, arto enzilajea kendu dugu. Horren ordez luzerna egiten eta idorrazten dugu. Idorraz gain, arto irina eta betteraba mamia erosten dugu tokiko laborari kooperatiban.
Esne gordinarekin egiten dugu behi gasna eta ahal bezain luzaz ontzen dugu gazitegian.

Aratxek behiek esnea batzen dute. Etxeko belar eta bihi nahasketa bat ukaiten dute. Haragia gihaurk sukaldatzen dugu Anhauzeko Xuhito transformatze gela kolektiboan. Aratxe orotsak eta kurutzatuak hobeki balorizatzen ditugu manera horrez.

Behi esnadunak ttipitik maite dituenez, Antton semea gurekin plantatzen da eta proiektu berria garatzen du etxaldean. Esnekiak eginen ditu : iaurtak, gasna xuria,...

Jendearekin harreman zuzena dugu urte osoan, astean lau merkatu egiten ditugu. Beste laborari lagunekin Kaiku Borda etxe ekoizleen saltegia bultzatu dugu Ortzaizen.

Ekoizpenak

Behi Gasna eta EsnekiakProduits laitiersBehikia
  • Behi gasna (esne gordinarekin egina) :
    - behi gasna freskoa (4-8 aste),
    - behi gasna ondua (3-6 hilabetez ondua)
    - Esnekiak (iaurtak, gasna xuria)
  • Aratxeki kontserbak (axoan, saltsa xurian)
    Haragi freskoa (aratxekia eta behikia)
Etxaldean

astelehenetik larunbata arte, 9 :00-12 :00 / 14 :00 -19 :00.
Bidaltzeak / igortzeak