Lili eta Mathias : etxe ekoizle kapitulu berri bat Euskal Herrian, Landibarren.
2018 an elgarrekin etxe ekoizpengintzan hasiak, Lili eta Mathias Euskal Herritik urrun bizi ziren, Mathias-en sortherrian, Alpes-de-Haute-Provence eskualdean. , Jatorriz Baxe Nafartarra den Lilik, ardi buru beltzak eremanak zituen harat eta gasnak, iaurtak, gasna xuriak eta bestelako ekoizpen freskoak eraldatzen eta saltzen.
2024ean ordea, beren familiarekin Euskal Herrian bizitzeko eta beren laborantxa segitzeko aukera paregabea izan zuten, erretreta hartzearen ondotik, Landibarreko Oihanartia etxaldea alokatuz.
Hastapenetik, laborantxa eredu anitza lehenesten dute, beren bizimoduaren parte osoa dena. Beren etxaldean 150 Manex ardi buru beltz, Pirinioetako ahuntzak, Highland arrazako hamar bat behi, xerri batzuk eta hogei bat pottoka hazten dituzte. Kabala guziak kanpoan haziak dira urte osoan. Maiatzean denak mendirat igaiten dituzte 5 hilabatez guttienez. Laborantxa biologikoan ari dira ere 2020 urtetik.
Beren engaiamenduaren haritik, Lili eta Mathiasek arraza rustikoekin bakarrik lan egitea erabaki dute, mendiko sistelari ezinago hobeki egokituak baitira.
Ekoizpenaren % 100 balorizatzen dute eta zirkuitu laburrean saltzen . Elikagaiez gain, artilea erabiliz xapin, zaku, zapata zolak egiten dituzte eta larru gordinak ere proposatzen dituzte.