OLCOMENDY Dominique et Yolande

ENAUTENEA


T. 05 59 37 58 26 -
Enautenea
64 430 LES ALDUDES / ALDUDE
Mapan ikusi

IDOKIrekin, egiazko ekoizpena eta naturala defenditzen dut.

Alduden, Eñautenea sortetxean du gasna egitea abiatu Dominique Olçomendy-k.

Ene burasoen etxalde ttipia hartu dut 1983 urtean eta ardi esnea ekoizten nuen esnetegi batentzat.

Etxalde ttipia ber heinean atxiki nahian, 1993 urtean abiatu nintzan Ossau Irati etxe gasna egiten.
Ene ardi buru gorriak urte osoan kanpoan alhatzen dira eta uda Pirineo Garaietako mendietan pasatzen dute.

Egungo egunean esne guzia gasnatzen dut. Gasnak bost eta zortzi hilabete artean ontzen ditut gazitegian.
Eztiki idortzen den gasna batek luzara aroma gehiago zabaltzen du.

Ene gasnak bereziki etxetik saltzen ditut. Miarritzeko merkatua ere egiten dut aste guziz.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Etxaldean

egun guziz, 10 :00-19 :00.
Bidaltzeak / igortzeak