OREKA - Les jardins de l'équilibre

OREKA – Les jardins de l’équilibre


T. - 06 14 98 62 91
Posta elektroniko : jardinsoreka(at)gmail.com
Ferme Istile, Pessarou
64240 LABASTIDE DE CLAIRENCE / BASTIDA
Mapan ikusi

Etorkizunarentzat engaiatzen gira, gure Lurrari emanez berak emaiten daukuna baino gehiago. « Les jardins de l’équilibre » baratzearen zentroan dira Biodibertsitatea, Oinarrietarat itzultzea eta Jendetasuna

Familiako etxalde batean, Amaya Echeverriak hautatu du arto landa bat tomatearen paradisua bilakatzea.

Berrogei urte bete eta garraiogintzan arizan ondoan, Lurrarekin lan egiteko hautua egin dut. Odile Fabrègues eta Christian Varin-en Ahalen Lurrak Amenduzeko etxaldean formatua, agroekologiaren baloreak praktikan ezartzen ikasi dut, eta ulertu, duinki bizi daitekela eremu ttipi bateko laborantzaz, lurra, ingurumena eta gizakiaren errespetu osoan. Nere bizilaguna den Peiorekin ereman gogoetetarik, arto landa bat tomatearen paradisua bilakatzea erabaki dugu. Peio-k garraiogintzan duen aktibitateaz gain, etxaldean laguntza ekartzen daut.
« Istile » etxaldea preseski, Peioren familiarena da. 12 hektarea oihan ditu eta 7700 m2 lur, 240m2-ko zatitan banatuak. Urte guziz 4 lur zatitan landatzen dugu. Besteak pausatzerat uzten ditugu. Berotegi mugikor bat badugu 3 eremutan lekuz aldatu daitekena, eta erdiz lurperatua den mintegi bat, neguan gure landareen pusarazteko. Tomategintzan berezitzeko hautua egin dugu, liluratzen gaituen fruitua baita.
Urtero, 150 tomate mota desberdinetarik 60-70 bat hautatzen ditugu sasoinarentzat, eta beste 10 bat berexten entseguak egiteko.
Hautuak egiteko irizpide nagusia gustua da, bainan ezagutarazi nahi ditugu ere ondasun eta kalitate haundiko lehengo tomate motak, maleruski gure plateretarik desagertuak direnak.
Lur emankorrean lan egin nahi dugu, hortarako zolak bizirik atxikitzen ditugu mozketarik egin gabe, eta landa guneak itzulikatzen ditugu.
Tomatearen garapen naturala errespetatzeko gisan, haria eta hesi arinak erabiltzen ditugu. Zango bakotxaren artean 80 eta 100 zentimetro uzten dugu eta ahal bezain gutti mozten ditugu.
Bestalde, tomateak « laguntzen » dituzten beste landare batzu emaiten ditugu ondoan (hara nola lekadunak, Indiako julufrai, amatxi lore edo basilikoa). Tomatearentzat kaltegarriak izan daitezkenak usatzen dituzte eta fruituaren garapen egokia sustatzen dute.
Lan guzia, bilketa barne, eskuz egiten dugu, ongailu edo pozoin kimikorik erabili gabe.
Saltzen ditugun ekoizpen guziak freskoak dira, transformaketarik gabe : tomate mota desberdin anitz, belarrak ( perexila, basilikoa, martagorria, xarpota, erromania, berbena, salbia, eta beste…), jangarriak diren loreak ( amatxi lore, pentsamendu …) bai eta ere lehengo tomate ondoak, loreak eta barazkiak.

Ekoizpenak

Senda Belarrak eta Landare AromatikoakBaratzekiak
  • 80 bat tomate mota desberdin, bainan ere belarrak ( perexila, basilikoa, martagorria, xarpota, erromania, berbena...) eta jangarriak diren loreak (amatxi lore, pentsamendu …) bai eta ere lehengo tomate ondoak, loreak eta barazkiak.