MURGIA

Patxi Ayçaguer


T. - 06 82 45 04 23
Posta elektroniko : patxi.aizager(at)hotmail.fr
701 Murgialdeko bidea
64780 Osses - Ortzaize
Mapan ikusi

IDOKI labela hautatzea, neretzat, kontsumitzaileari % 100ean etxaldekoa den ekoizpena segurtatzea da, tokikoa eta hastetik bukaera arte guhaurk menperatua.

Murgia etxaldean Elorri arreba eta biak instalatuak gira: Elorri ardi eta ahuntz hazkuntzan, eta ni 30 urte pasa dituen sagardian.

Laborantza ikasketak egin ondoan (hazkuntzarako BEP, Bac Pro + arnogintzan BTS-a) langile bezala arizan naiz urte zonbaitzuz. Nere kondu jartzea erabaki dut etxaldeko sagardiaren aberastasunak balorizatzeko , etxeko sagar jus, sagarno eta ozpinak proposatuz.

Sagardi larreztatu eta belartsua:
Hektarea bateko hedaduran, sagarrondoak biologikoan eremanak dira, belar naturalarekin eta etxaldeko kabalen alhatzearekin. Lekuko Hamabost bat sagar mota ditut, Anisa eta Mamula bezalakoak, gure lurraldeari egokituak eta gustuari begira hautatuak.

Ekoizpena eta eraldaketa etxaldean berean:
Produktuen eraldaketa guzia etxaldean egiten da: sagarra lekuan berean tinkatua eta pasteurizatua da jusa egiteko. Sagarnoa polliki hartzitzen da dupeletan, eta botoiletan ezarria etxaldean berean. Gauza bera sagar ozpinarentzat, luzaz hartzitzen dudana kalitatezko etxeko ozpina proposatzeko.

Ekoizpenak

Salguneak

Etxaldean

Hitzordua hartuz