2004ean instalatu da Antton Urrizaga familiako etxaldean, eta Ossau Irati sormarkako gasna egiten jarraitzen du.
2004ean instalatu da Antton Urrizaga familiako etxaldean, eta Ossau Irati sormarkako gasna egiten jarraitzen du.
Arnegiko kaskoetan kokatua den Pelloenea etxaldean naturalki ardi gasnaren egitea iraun-arazten dut, kartsuki atxikia bainaiz ardi gasnari.
Manex buru gorri arrazako ardiak urte osoan alhatzen dira etxe inguruko lurretan eta bostpasei hilabete pasatzen dituzte etxalde gaineko bortuan. Belarra eta soroak etxaldean egiten ditut, eta aldizka arto eta zereala nahasketa ereiten dut.
Ardiak ahalaz olio ezentzial eta homeopatiarekin sendatzen ditut.
Esne guzia gasnatzen dut. Egun bateko gasna xuriak gatz hutsean torratzen ditut, ohi zen bezala. Ondotik zurezko tauletan idorrazten ditut bederen bost hilabetez. Xukatzen denboran ditu bere aromak hartzen gasnak.
Nere etxaldea bisitarazteko prest naiz, etxalde lanek tarte libro uzten badidate. Ez duda aitzinetik deitzeko.
- Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
- Viande fraîche et jambon de porc AOC Kintoa.
Charcuterie et salaisons : pâté, chichon, boudin, saucisses confites, saucissons.
- Leclerc Capbreton
- Carrefour Market -Donibane Garazi
- Jacques Defrenne kremeria
- Bellevaire kremeria
- KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegia
- Beñat kremeria
- A la ferme