RECALDE Hervé et Chantal

TTUKULUA


T. - 06 30 92 59 06
Posta elektroniko : herve.recalde(at)neuf.fr
Ttukulua
64 240 HASPARREN / HAZPARNE
Mapan ikusi

Kalitatezko urratsetan diren etxe ekoizleen ezagutza

Ttukuluan, burasoek ideki bideari jarraikia emaiten du Hervé RECALDE-k, gasna egiten hasi da berriki.

Burasoak langile ziren eta Ttukuluako lur eremu hauetan arditegia eraiki zuten eta ardi batzu ibiltzen zituzten. Hortik dautate laborantxaren tirria eman eta 1999 urtean, Ttukuluan plantatu naiz ardi buru gorriekin.

Etxalde arrunt ttipia da eta eguneroko lana errexteko, etxaldea berritu nuen eta ardi deizteko tresna jarri.

Berriki abentura berri batean abiatu naiz, gasna egiten hasi naiz 2011 urtean. Gasna egiteko lekua eta gazitegia muntatu ditut etxaldean. Familiak azkarki laguntzen nau.

Ardiak egun guziz alhatzen dira kanpoan. Etxeko belarra eta soroak jaten dituzte.

Egungo egunean dena gasnatzen dut Ossau Irati sormarkan eta gasnak bederen lau hilabetez ontzen ditugu saldu aitzin.

Etxetik eta lekuko merkatuetan saltzen dugu Ttukuluako gasna.

Ekoizpenak

Ardi GasnaFromage de brebis bioOeufs bioViande ovine bio
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
  • Oeufs bios extra-frais.
    Confit de poule
    Poule basquaise
    Rillettes
  • Agneaux (décembre - mai)
Etxaldean

igandez salbu, egun guziz, 9 :00-12 :00 / 15 :00-19 :00.
Bidaltzeak / igortzeak