Laborantxan hogeita bi urtetan abiatu da Patrick SALLABERRY. Egungo egunean, Corinne MINABERRY bizi lagunarekin jarraikitzen du.
Bixartean plantatu naiz 1996 urtean, aski fite gasna egiten hasi nintzan 1999 urtean.
Etxaldea handitu gabe bizi nahi nuke laborantxaz.
Jendearen heineko lana atxiki behar da artaldea ongi zaintzeko eta bazkak ongi kudeatzeko. Kalitatezko esnea egin behar da gasnatzen denean.
Ardi buru gorriekin ari naiz eta egun guziz ateratzen ditut (egunean bederen lau oren) alha diten. Belarra, soroak eta zerealekin bazkatzen ditut, gehienak etxaldean eginak dira.
Ossau Irati sormarkako ardi gasna egiten dugu eta bestalde gasna freskoak lantzen ditugu ardi gasnarekin : camembert antzeko gasna guria, pikorrak, gaztanbera eta zemerona.
Lekuinetik hurbil, Donapauleko bidean da gure etxaldea. Geldialdi bat egizu noiz nahi !
- Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Gaztanbera edo mamia, zemerona
Camembert antzeko ardi gasna guria eta ardi gasna pikorrak - Agneau (décembre - début mai)
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta)
- Magasin de producteurs ZAREA (Hasparren)
- Salmenta zuzena : XIXTROAK.COM : Asteazken gaua aitzin manatuz, ekoizpenak ostiral arratsaldetan aitzinetik hitzartu gune edo etxetarat ekarriak dira.
- Merkatua - Miarritze
- A la ferme