SORHONDO Paxkal

ZAHARGUN


T. - 06 88 32 99 37
Kurutxe lepoa
64 430 UREPEL / UREPELE
Mapan ikusi

Gure lurraldea eta bortua baliatuz, ardi buru beltzekin bizitzea posible da.

Paxkal Sorhondo Urepelen instalatua da, Zahargun etxaldean. Urte erdia mendian pasatzen du bere ardiekin, Kintoa aranean, Egurtzan duen etxolan.

Artzain soil gisa hasi nintzen ardi hazkuntzan 2007an. Bardozen iragaiten nuen negua eta uda mendian. 2021ean ahatik, Urepelen etxalde bat erosteko aukera ukan dut. Zahargun etxaldean, arditegi berria, gasnatzeko gela eta gazitegi bat eraiki ditut.

320 ardiko artaldea dut, arras gehienak Manex Buru beltzak. 50 buru gorrik osatzen dute artaldea. Bildu esne osoa gasnatzen dut etxaldean edo mendian. Zeren aroa edertzen hasten denean, maiatza erditsutan, Egurtzarat igorzen ditut 6 hilabeterentzat mendiko bazkaz gozatzerat.

Neguan etxaldeko 15 hektaretako belar eta soroarekin bazkatzen ditut, eta ez dudanean aski, lokalki erositako bazkarekin. Deizte garaian, arto pikorra eta luzerna ere gehitzen diet. Egun guziz kanporat doazte alhatzerat, aroa aldekoa baldin bada.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Salguneak

Etxaldean

Hitzordua hartuz
Bidaltzeak / igortzeak