UNTSAIN Mikela

PATINENEA


T. 05 59 54 40 07 -
Posta elektroniko : patinenea(at)gmail.com
Patinenea
64 310 ASCAIN / AZKAINE
Mapan ikusi

IDOKI : ekoizle eta kontsumitzaileentzat den tresna eskuragarria eta egunero baliatzekoa !

Lekuko erle arrazarekin lan egiten duen erlezain suharra da Mikela Untsain.

Erleen lana familian ikasi dut. Lanbidez hezitzailea nintzen, eta 2002-an erlezain bihurtu naiz etxean gelditzen zitzaizkigun kofoin zonbaitekin.

Gaur egun 200 kofoinekin lan egiten dut, jende heineko lan baten beiratzeko gogoarekin.
Lekuko erle beltzarekin (apis mellifera mellifera) lan egiten dut, laborantxa biologikoaren araudiak segituz.

Ezti ezberdinen egiteko, Euskal Herriak eskaintzen dauzkigun leku basa eta beiratuak, baita oihanetan diren loratze ezberdinak baliatzen ditut.
Nere lana erleak kondizio hoberenetara hurbiltzea, baita loratzearen une egokienera eremaitea da. Erleen lanetik jalgitzen den ekoizpen naturala da eztia. Eztiaren jalgitzea hotzean egiten da.

Gaur egun, erleen geroa gure esku da, horregatik maite dut nere jakitatea partikatzea, erlezaingoari buruz iniziazio kurtsoak eskainiz (euskaraz eta frantsesez).

Ekoizpenak

Miel bio
  • Arkazi, gaztainatze, ilarri, elorri xuri, lore eztiak.
    Erlebiki, lore-errauts, ezkoa, ozpina.