FERME URRUTIA ETXALDEA

Emmanuelle Ducasssou Larronde


T. - 06.07.55.88.52
Posta elektroniko : urrutia.etxaldea(at)gmail.com
1305 Urrutiko bidea
64240 MENDIONDE / LEKORNE
Mapan ikusi

Etxe ekoizpen sanoak, goxoak eta errespetuzkoak proposatu ene etxalde ttipiaren bidez.

Urte luzez laborariekin lan egin ondoan teknikalari, formatzaile eta animatzaile gisa, Emmanuellek laborantxan instalatzeko urratsa egin du Lekornen, erretretarat zihoan laborari baten segida hartuz. Zerotik abiatu da, azpiegiturarik eta artalderik ez baitzuen. Etxalde ttipi batean hazkuntza ttipi batekin biziz, ezinbestekoa zitzaion etxe ekoizpenak proposatzea eta zuzenki saltzea. Harro da laborari izaiteaz, kontsumitzaileeri ekoizpen osasuntsuak proposatzeaz eta Ipar Euskal Herriko laborantxa egituraren parte izaiteaz.

Etxaldea Lekornen kokatua da. Larre, oihan eta eta erreka ttipiz inguraturik, nere hogoi bat ahuntzak ingurumen goxo batean haziak dira. Etxaldean fabrikatzen ditut ahuntz gasnak eta esnekiak, aterbean instalatua dudan gasnategian. Zaldiak ere baditut ahuntzekin alhatzen direnak etxaldeko 15 hektarea pentze eta oihanetan, udan mendirat bortuka joan arte.

"Alpine" arrazako hogoi bat ahuntzekin lan egiteko hautua egin dut, jendearen heineko etxalde ttipi bat nahi bait nuen. Kabalen elikadura sinplea eta sanoa da: soroa, artoa, garagarra eta pentzeetako belarra. Kasu haundia giten diot ahuntz bakoitzaren segipenari, besteak beste, fitoterapiaren eta osteopatiaren bidez arriskueri buru egiteko (elikadura-metabolismoa, immunitatea).

Pittikak martxoan sortzen dira eta amaren azpian haziak bi hilabetez. Esnearekin, gasnak bainan ere esneki freskoak egiten ditut etxaldean berean.

Gasna sinple, goxo, gustudunak, eta krematuak gustukoak ditut, bai eta ere iogurta guri eta goxoak. Beraz, ene gustuen araberako ekoizpen freskoak proposatzen eta fabrikatzen ditut egunero sasoina denean.

Ekoizpenak

Ahuntz Gasna
  • Greziar manerako iogurtak
    Gasna xuriak
    Gasna fresko eta onduak
    "Cabécous" delako gasna guriak
    Pittika haragia
Salguneak

Etxaldean

Hitzordua hartuz