UTHURRIAGUE Andde et Pantxika - ELGAPIA (EARL)

AROTXEX


T. 05 59 28 75 20 -
Posta elektroniko : elgapia(at)orange.fr
Arotxex
64 470 OSSAS SUHARE / OZAZE ZUHARE
Mapan ikusi

Pasioa, Kalitatea, Gardentasuna

Behi gorrien hazkuntzaz errabiatua da Andde UTHURRIAGUE. Pantxika bizi lagunarekin, salmenta zuzena garatzen dute 2002 urteaz geroz.

1988 urtean etxekoen etxaltea arrahartü düt ardi esnadün eta behi gorriekin. Behi gorrien hazkuntza nahiago dütalakotz, azkenean behi gorriak baizik ez dütüt atxiki.

Behiak hüillanetik eta arta handiarekin jarraikitzen dütüt. Erran gabe doa, behi bakotxa ezagützen dütala.

Kanpoko hazkuntza egiten düt. Behiak urte osoan alhatzen dira. Behitegian, belarra, arto xehatüa eta enzilajea, zekalea eta zapakinak (linoa eta soja) emaiten diet.

Behien geinatze denbora kabale bakotxari egokitzen düt. Kalitatezko haragia egiteko, gizentaraztea eztiki eramaiten düt : arto irin, zekalea, garagarra eta lino zapakina emaiten diet.
Xahalek aldiz, gehienik amaren esnea egoskatzen düe.

Kabaleak ahal oroz homeopatia eta osteopatiarekin sendatzen dütüt.

Pantxika etxaltean denbora erdiz plantatürik da 1997 urteaz geroz, bereziki haragia kartoetan ezarten eta etxetarat ekarten ari da.

Ekoizpenak

Behikia
  • Ahatxekia eta behikia
Salguneak

  • Etxera ekartzea-BAB  : Secteur Pays Basque (BAB,…)
  • Etxera ekartzea-Donapaule : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Baigorri : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Biarnoa : Secteur Béarn (Pau,…)
  • Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Xiberoa : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Garazi : Secteur Pays Basque
Etxaldean

igandez salbu, egun guziz, 8:30-20:00. Haragia aitzinetik manatuz bakarrik.
Bidaltzeak / igortzeak